La XXIII Marcha Popular a pie de Valderejo invita a conocer el parque natural a traves el senderismo - arabapress
Valderejoren oinezko XXIII. Herri Martxak parke naturala mendi-ibilien bidez ezagutzera gonbidatzen gaitu
Aurreko edizioan bezala, bi ibilbide desberdin diseinatu dira, bata luzea eta bestea familiarra

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urriaren 19a. Urriaren 25an, igandea, udazkenero bezala, Valderejoko Parke Naturalak bere oinezko martxa herrikoia ospatzen du. Aurten 23. edizioa ospatzen duen ekitaldi honek xendazaletasuna bidez parkeko baliabide natural eta kulturalak ezagutzera gonbidatzen du publikoa.
Aurreko urtean bezala, bi ibilbide desberdin diseinatu dira: ibilbide luzea eta ibilbide familiarra.
Ibilbide luzea 9:00etan hasiko da (8:40 dortsal banaketa), eta 23,1 kilometroko distantzia eta 975 metroko aldea du. Ibilbide familiarra 10:30ean hasiko da (10:10 dortsal banaketa), eta 10,4 km kilometroko distantzia eta 418 metroko aldea du. Ibilbide hau haurrak dituzten familientzako edota martxa lasaiagoa nahi duten parte-hartzaileentzat pentsatuta dago. Gainera, bilaketa jolas bat ere izango du, parte hartzaileek martxan zehar eremua ikuska dezaten (adina: 14 urte arte).
Ekitaldiak bi hornidura-puntu (mistoa eta likidoa) izango ditu ibilbide luzean, eta hornidura-puntu mistoa familiarrean.
Tokiko produktuen zozketa egingo da dortsal zenbakiaren bidez.
Ibilaldiak 300 parte hartzaile izango ditu gehienez, eta aldez aurretik izena eman beharko da web orrian agertzen den formularioan, bi ibilaldietako zeinetan parte hartuko den adieraziz.
Ekitaldi eta ibilbideei buruzko informazio gehiago webgune honetan:
Valderejo Ibialdia - Valderejoparkea

