2025ko Arabako Jaietako haurren danborradan parte hartzeko deia - prentsa
2025ko Arabako Jaietako haurren danborradan parte hartzeko deia
Arabako Foru Aldundiak eta Danborradako Gastronomia Elkarteen Taldeak 7 eta 14 urte bitarteko adingabeei jarduera tradizional maiteenetako horretan parte hartzeko deia egin diete

Gasteiz, 2025ko otsailaren 3a. Arabako Foru Aldundiak eta Danborradako Gastronomia Elkarteen Taldeak 7 eta 14 urte bitarteko adingabeei dei egin diete apirilaren 28an egingo den San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietako haurren danborradan parte hartzera.
7 eta 14 urte bitarteko haurrek parte ahal izango dute. Danbor eta kupel joleak, sukaldariak, miñoiak, kantinerak, soldaduak eta majoretteak, jantziak amaitu arte.
• Izen emateak: gasteizkodanborrada@gmail.com.
• Taldearen telefonoa: 654.370.157.
Trajeak emateko eta entseguak egiteko ordutegiak jasotzen dituen dosierra erantsi da. Entsegu nagusia apirilaren 13an izango da, Iradier Arenan.