Kultura | 2026 07 28

Foru Sareko museoek homologatutako betaurrekoak banatuko dituzte eguzki eklipsea ikusteko

Uztailaren 31tik (ostirala) aurrera, doan eta izakinak agortu arte

Arte Ederren Museoan, Arma Museoan, Natura Zientzien Museoan eta BIBATen


 

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 28a. Arte Ederren Museoak, Arma Museoak, Natura Zientzien Museoak eta BIBATek (Arkeologia eta Fournier Karta Museoa) 2.000 betaurreko homologatu banatuko dituzte uztailaren 31tik aurrera, ostirala, eguzki eklipsea ikusteko.

Ekimenaren helburua da 1860ko uztailaren 18ko eguzkiaren eklipse osoa gogoratzea. Gertaera horrek Araba nazioarteko ikerketa astronomikoaren erdigunean kokatu zuen. Efemeride hau Bendaña Jauregiko galerietan erakusketa txiki bat eginda ospatuko da, BIBAT-Arabako Fournier Karta Museoan, "Beste Eklipsea. Warren De la Rue" izenburupean.

1860ko uda hartan, Britainia Handiko espedizio bat Arabako hainbat lekutara etorri zen fenomeno astronomikoa behatzera. Taldekideen artean, Warren De la Rue astronomo britainiarra zegoen, zeinak behatoki eramangarri bat jarri baitzuen Ribabellosan eta eguzki eklipse baten lehenengo argazki serie osoetako bat lortu baitzuen. Gainera, Thomas De la Rueren semea zen, munduko karta sorta garrantzitsuenak inprimatzeko enpresa baten sortzailea. Horren adibide garrantzitsuak daude Arabako Fournier Karta Museoaren bilduman. 

Betaurrekoekin batera, duela 166 urte gertatutako eklipse historiko hura azaltzeko liburuxka bat emango da.


 

Kultura Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi