Zortzi jaiegun San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko jaietan, programatutako 80 jarduera baino gehiagorekin - prentsa
Zortzi jaiegun San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko jaietan, programatutako 80 jarduera baino gehiagorekin
Danborradak 50. urteurrena ospatuko du, eta Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egiten den erretretak mendeurrena
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira ofizialki, eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin

Gasteiz, 2025eko apirilaren 11. Ana del Val Kultura eta Kirol Kirol Saileko foru diputatuak San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko jaien programazioa aurkeztu du gaur. Jaiak apirilaren 24an hasiko dira ofizialki eta maiatzaren 1ean amaituko dira, Estibalizko erromeriarekin. 82 jarduera izango dira: 55 orokor, Armentiako Administrazio Batzarraren 13 eta 14 kirol jarduera.
Aurtengo jaiak bereziak dira; izan ere, danborradak 50. urteurrena ospatuko du, eta, Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egiten den erretretak mendeurrena; beraz, programazioak kontuan hartuko ditu efemeride horiek.
Ana del Valek esan duenez, Aurten ere, festa bera ez ezik poza, dantza, adiskidetasuna, konpainia, otorduak, musika, tradizioa, espiritualtasuna eta sentimendua ere ospatuko ditugu. Festa hauek oihu bat dira bizitzeko eta gozatzeko gogoaren alde. Eta beste hau gaineratu du: programazioa tradizio handikoa da, baina, aldi berean, beste jarduera asko ere egingo ditugu, batez ere tokiko kultura sektoreari laguntzen saiatu baikara, proposamen berriekin, tradizioa modernizatzeko oreka zail horretan, jaiak belaunaldiartekoak izateko eta publiko guztiekin konektatzeko, denboran irauteko mekanismo onena baita.
Hala, Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira, larunbatean, pregoiarekin; hilaren 25ean Los 40 Classic kontzertua eta ohiko lehiaketa gastronomikoak izango dira; 26an kuadrillen erakusketa eta Fanfarre Eguna; 27an erretreta tradizionala eta danborrada; 28an, Armentiako egun tradizionala; 29an, odola emateko kanpaina; 30ean, Kalakan taldearen kontzertua, eta maiatzaren 1ean, Estibalizko erromeria.
Eskertzekoak dira programazioa koordinatu ahal izateko Arabako Foru Aldundiarekin egindako lankidetza guztiak: Arabako Danborraden Elkartea, gastronomia elkarteak, Boilur, Arabako Dantzarien Biltzarra, Armentiako Administrazio Batzarra, lurraldeko kuadrillak, Vital Fundazioa, Erdi Aroko Araba, kirol federazioak, Blusa eta Nesken Federazioa, Neska eta Blusen Batzordea eta beste batzuk.
Honekin batera doa Arabako jaien programa ofiziala.