Foru Aldundia | 2025 04 16

Pregoia, erretreta eta zortzikoa streaming bidez emango dira araba.eus-en

Artiumen hilaren 28an programa ofizialetik kanpo emango den Arabako Domina ere ikusi ahal izango da foru webgunean

Gasteiz, 2025eko apirilaren 16a. Dena prest dago larunbat honetan San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko 2025eko Arabako Jaietarako antolatutako ekitaldi ofizialei hasiera emateko, jaiak iragartzeko pregoiarekin.

Ildo horretan, Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du streaming bidez emango direla www.araba.eus webgunean Probintzia Plazan egingo diren hilaren 24ko pregoi iragarlea (20:00), hilaren 27ko erretreta (21:00) eta apirilaren 28ko zortzikoa (9:00). Horri Arabako domina emateko streaminga gehituko zaio Artiumen, 28an bertan (13:15).

Komunikabide interesdunak seinale ofizialarekin konektatu ahal izango dira. Horretarako edo jaietako ekitaldi ofizialetan edozein behar izanez gero, jarri harremanetan Arabako Foru Aldundiko Komunikazio Zerbitzuarekin aste honetako ostirala baino lehen (tel.: 945 18 17 48 / helbide elektronikoa: mcgomez@araba.eus).

Eta komunikabideen akreditazioetarako, Arabako Foru Aldundiak gune hau gaitu du:  https://web.araba.eus/es/diputacion-foral/institucion/acreditacion-prensa

Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi