Berdintasuna, Lankidetza eta Kulturartekotasuna | 2023 03 04

Ramiro Gonzálezen ustez, oraindik ere jarraitzen dute genero estereotipoek kulturan

Foru Aldundiak omenaldia egin die kulturaren arloko Arabako hiru emakumeri martxoaren 8ko ekitaldi instituzional batean

Gasteiz, 2023ko martxoaren 4a. “Errealitate bat da, oraindik ere kulturan genero estereotipoak daude, eta garrantzi handia dute emakume artisten garapenerako”. Hori adierazi du Ramiro González Arabako diputatu nagusiak, gaur goizean, Arabako Foru Aldundiak Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian antolatu duen ekitaldi instituzionalean.

Ekitaldi hori foru erakundeak martxoaren 8a dela-eta bultzatzen dituen jardueren barruan dago, eta Artium Museoan bildu ditu erakundeetako ordezkariak, politikariak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko erakundeetako ordezkariak eta kultura arloko erakundeetako ordezkariak.

Aurten, Foru Aldundiak lurraldean kultura arloarekin zerikusia duten emakume profesionalak nabarmendu eta ikusarazi nahi izan ditu. Gonzálezen ustez, agerikoa da ikusezin bihurtzeak zailtasunak ekarri dituela errekonozimenduan. Hala gertatu da dantzaren, pinturaren, arte eszenikoen edo musikaren arloan garrantzitsuak diren emakume askorekin, emakumea kulturaren protagonista izatetik urrun dagoelako.

Hain zuzen ere, Inma Roiz idazle arabarrak hitzaldi bat eman du, emakumeek kulturan gaur egun duten egoera ezagutarazteko. Bertan, emakumeak ezagutzeak dakarren esperientzia azaldu du, eta, bere ahotsaren bidez, apenas ezagutzen den eta gaur egungo egoera ulertzeko funtsezkoa den Arabako herrien historia helarazi du.

Itziar Yagüe abeslariak bi gai interpretatu ditu hiru laia sariak eman aurretik: bat, Begoña Etayorentzat, Arabako irakurketa feministako kluben koordinatzailearentzat, LAIAren eskutik (Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Arabako Sarea); bestea, Pilar López Teatro Paraísoko zuzendariarentzat; eta hirugarrena, Maite Ruiz de Austri idazle, gidoilari eta zinema zuzendariarentzat.

Arabako agintariak kulturaren zeregin garrantzitsua aldarrikatu du: “Lurraldea kohesionatzen duen elementua da, aterki komun baten azpian elkartzen gaituelako, gizarte bateko kide garen aldetik identifikatzen gaituelako. Elkarri eusten dioten eta elkar elikatzen duten loturak eraikitzen ditu”.

Eta nabarmendu duenez, “gure kulturak ekonomia sortzen du, bere ekoizpen eta enplegu gaitasunetik, eta ez da ahaztu behar agian aberastasun ukiezinagoa ematen duela, baina garrantzitsua, era berean, sormenarekin, balioekin eta emozioekin lotuta baitago”.

Diputatu nagusiaren ustez, Arabak potentzial kultural handia du, eta emakumeak izango dira protagonista nagusiak. Izen bereziak gaur eta etorkizunean musika, zinema, literatura edo artea bezalako diziplinetan”.

Emakundek, EAEko hiru aldundiek, Eudelek eta hiriburuetako udalek sustatutako 8M-ko kanpaina ere aipatu du Gonzálezek. Kanpaina horren helburua da sentsibilizazio mezu bat ematea emakumeek eta gizonek erantzukizuneko postuetan duten egoerari buruz.

Ildo horretatik, honako hau adierazi du: “garrantzitsua da emakume askori erantzukizuneko postuak lortzea, ikuspen handiagoa izatea edo garapen pertsonal, sozial eta enpresarial osoa lortzea eragozten dieten oztopoak ezabatzea, ezin baitugu galdu lurralde gisa behar dugun talentua, femeninoa”.

 

Berdintasuna, Lankidetza eta Kulturartekotasuna Foru Aldundia

M8

Prentsa oharra

Jaitsi