| 2026 07 07

Arabako gazte talde bat Bolivian 6.000 metrotik gorako lau gailur igotzeko prestatzen ari da

Brut Mountains taldearen espedizioa uztailaren 30ean hasiko da, eta abuztuaren erdialdera arte luzatuko da

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 7a. Brut Mountains gazte alpinisten taldeak bere ibilbideko erronka handienetako bati aurre egingo dio uda honetan: Boliviarako espedizioa, 6.000 metrotik gorako lau menditara igotzeko Cordillera Realen eta Andeetako altiplanoan: Huayna Potosí (6.088 m); Parinacota (6.300 m); Sajama (6.542 m), herrialdeko mendirik garaiena; eta Illimani (6.460 m), espedizioaren azken erronka handia.

Espedizioak arrakastaz osatu ondoren Marokoko Atlasean (2022), Irango sumendietan (2023), Ekuadorko Andeetan (2024) eta Kirgizistango Pamir-en (2025), non Lenin tontorrera (7.134 m) iritsi baitzen, taldeak erronka berri bati egin behar dio aurre orain, altitudea, autosufizientzia eta muturreko inguruneetan erabakiak hartzea uztartzen dituena. Erronka berri horrek aurrerapauso erabakigarria izan nahi du etorkizunean are handiagoak izango direnak lortzeko.

Espedizioa uztailaren 30an hasiko da, eta abuztuaren 16ra arte luzatuko da, Muturreko baldintzetan egingo da, prestakuntza fisiko, logistiko eta mental zorrotza eskatuko du. Taldeak, aurrera egiteko, aklimatazio progresiboa izango du oinarri lau gailurretan, errendimendua, segurtasuna eta ingurune naturalarekiko errespetua konbinatuz.

Taldea bost gazte alpinistek osatzen dute: Eneko Goñi (21 urte), Ibai Aguirre (23 urte), Ibai González de Audikana (26 urte), Xabier Aguirre (26 urte) eta Pabi Lahidalga (55 urte); guztiek mendiko ibilbide sendoa dute. Erronka horren bidez, muga berri bat gainditzea ez ezik, goi mendia eta natura publikoari hurbiltzea ere bilatzen dute, hango paisaia, ondarea eta kultura ezagutaraziz, adiskidetasunetik eta errespetutik.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak honelako ekimenen balioa nabarmendu du: "Horrelako proiektuek, hala nola Brut Mountains taldearenak, ahaleginari, diziplinari eta norberaren gainditzeari balioa ematen diote, eta balio horiek bultzatzen jarraitu nahi dugu Arabako gazteen artean. Espedizio horietako bakoitzak Arabako talentua proiektatzen du gure mugetatik harago. Kultura eta Kirol Sailean jarraituko dugu laguntzen gure lurraldea harro ordezkatzen dutenei, hala nola alpinista talde honi. Arrakasta handia opa diegu, eta, batez ere, abiapuntu duten ilusio berarekin itzultzea".

Bestalde, Pabi Lahidalga alpinistak uda honetan aurre egin beharko dioten erronkaren exijentzia azpimarratu du: "Aurtengo helburua asmo handikoa da bereziki. Egun asko emango ditugu 6.000 metrotik gora, ohi baino gehiago agian, eta horrek aparteko zailtasuna dakar; horregatik eman diogu espedizioari izen hau: Mal de Altura Tour". Desnibel oso handia espero dugu, eta eguraldiaren eta glaziarretako elurraren egoeraren mende egongo gara erabat, asko aldatzen baitira mendi batetik bestera. Inprobisatu egin beharko dugu, eta zirt edo zart erabaki. Ez da ohikoa hain denbora laburrean sei mila metro baino gehiagoko lau gailur kateatzea, eta horregatik hain zuzen ere, proiektu honek hainbeste motibatzen gaitu".

Kirol alderdiaz gain, Brut Mountains taldeak gazteen mendizaletasuna ikusarazteko konpromisoa hartu du. Hori dela eta, bideoz dokumentatuko da espedizioa, ondoren sareetan, hedabideetan eta dibulgazio ekitaldietan zabaltzeko.


"Mal de altura tour" kamisetak salgai daude jada 20 euroan, eta 687 53 01 43 zenbakira deituta edo Instagram bidez (@brutmountains) eros daitezke.


Informazio gehiagorako eta elkarrizketetarako:
625 70 21 68 
brutmountains@gmail.com

Prentsa oharra

Jaitsi

Documento

Jaitsi