Hogeita hamar bat enpresa elkartuko dira Lanbide Heziketako ikasle eta titulatuekin Arabako Enplegu Azokan - arabapress
Hogeita hamar bat enpresa elkartuko dira Lanbide Heziketako ikasle eta titulatuekin Arabako Enplegu Azokan
Azaroaren 25ean izango da, 16:00etatik 19:00etara, Europa Biltzar Jauregian. Izen-emateak azaroaren 20ra arte egongo dira zabalik, eta bertan egongo diren Arabako enpresaren batekin elkarrizketa egin nahi duten pertsonek www.fponlharaba.eus/feria-de-empleo/ helbidearen bidez egin ahal izango dute
“Arabako LHko Enplegagarritasun Jardunaldiak” ikaskuntza- eta elkartrukerako espazio izatea dute helburu, lurraldeko LHko ikasleen laneratzea edo enplegagarritasunaren hobekuntza errazteko, lan-merkatuaren beharretara hurbilduz
Aurten, berrikuntza gisa, azaroaren 25ean ospatzen denez eta “Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin” bat datorrenez, Azokak lan-esparruko indarkeria matxistak prebenitzera bideratutako sentsibilizazio- eta parte-hartze-gune bat izango du
Edizio honetan, Lanbide Heziketako ikasleentzako tailerrak ikastetxeetan egingo dira, azaroaren 23tik 27ra
Ekimena Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailarena da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareen laguntza du: Ikaslan Araba eta HETEL


Vitoria-Gasteiz, 2026ko azaroaren 12a. “FP ON LH” goiburupean, azaroaren 23tik 27ra “Arabako LHko Enplegagarritasun Jardunaldiak” egingo dira, Arabako LHko ikasleen laneratzea edo enplegagarritasunaren hobekuntza errazten duen ikaskuntza- eta elkartrukerako espazio bat izateko helburuarekin, lan-merkatuaren beharretara hurbilduz. Horretarako, hainbat prestakuntza-proposamen egongo dira, baita 25 enpresa eta Arabako lurraldeko eragile publiko giltzarri ere.
Zehazki, planteatutako jarduerak bi kolektibo desberdinei zuzenduta daude. Alde batetik, LH ikastetxetako tailerrak, azaroaren 23tik 27ra egingo direnak, Arabako ikastetxetako Lanbide Heziketako ikasleengan zuzenduta eta, batez ere, lan-orientazioan oinarritutako jarduez osatuta (tailerrak, nagusiki). Eta, bestetik, Enplegu Azoka, LHn titulua duen edozein pertsonarentzat irekia, eta, batez ere, lan bat bilatzen ari diren pertsonen eta ekitaldi honetan parte hartzen duten 26 Arabako enpresen arteko elkarrizketak adostean datzana.
Jardunaldiak Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazio Sailak antolatu ditu, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen laguntza dute: Ikaslan Araba eta HETEL.
Aurten, berrikuntza gisa, azaroaren 25ean ospatzen denez eta “Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin” bat datorrenez, Azokan sentsibilizazio- eta parte-hartze-gune bat egongo da, lan-esparruko indarkeria matxistak prebenitzera bideratua.
Enplegu Azoka
Enplegu Azoka azaroaren 25ean, asteazkenean, izango da, 16:00etatik 19:00etara. Aurretik, 15:45ean, antolatzaile diren erakundeek standetan zehar bisita egingo dute.
Batez ere, lana bilatzen duten edo daukatena hobetu nahi duten LHko titulatuei zuzenduta dago. Azokara joan nahi duten pertsona interesdunek, doakoa baita, aldez aurretik izena eman behar dute www.fponlharaba.eus/feria-de-empleo/ helbidean, azaroaren 20ra arte, enpresekin hitzordua izateko.
Jardunaldi honek LHren eta bertako titulatuen errealitatea Arabako enpresa-sarera hurbilduko du, enpresek LH ikastetxe guztien prestakuntza-prozesuetan parte hartzea sustatuz eta kualifikazio profesional hori duten pertsonen kontratazioa bultzatuz. Horretarako, Araban presentzia duten 25 enpresa hauek egongo dira:
AEG Power Solutions Ibérica, AJL Ophthalmic, Alavesa de Mecánica y Transformaciones (Logiberia), Aldakin, Basquevolt, BTI Implant System, Cybertix, EBA,Egoin Wood Group, FIASA, Giroa Veolia, Hutchinson Intecsa, Ingurua Abentura, Mateco, OHMNIA Group, Orona, PepsiCo, Pferd, RPK, Secure-IT, Serveo, Talgo, ULMA, Venticlima, Zaintzen
Tailerrak ikastetxetan
Edizio honetan, enplegagarritasun-tailerrak azaroaren 23tik 27ra egingo dira Arabako Lanbide Heziketako ikastetxetan: CIFP Mendizabala LHII, CIFP Ciudad Jardín LHII, CPIFP Egibide-Nieves Cano LHIPI, ERAIKEN-CIFP Construcción LHII, CPIFP Egibide LHIPI -Jesús Obrero, IES Francisco de Vitoria LHI, CPIFP Egibide LHIPI -Arriaga eta CIFP Agrario Arkaute LHII. Guztira, 200 ikasle baino gehiagok izango dute aukera euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren ordubeteko tailer hauetara joateko, lan-bilaketari, marka pertsonalari, enplegurako motibazioari, lan-bilaketaren prozesuari eta abarri buruzkoak, Arabako LHko ikasleen laneratzea edo enplegagarritasunaren hobekuntza errazten duen ikaskuntza- eta elkartrukerako espazioa eskaintzeko helburuarekin.
Halaber, pertsona horien artean ekimen ekintzailea sustatu nahi da, baita sormena, motibazioa, lidergoa eta berrikuntza bezalako zeharkako gaitasunak ere, Arabako lan-merkatuan txertatzea errazteko.
Azaroaren 25eko sentsibilizazio standa
Aurten, berrikuntza gisa, azaroaren 25ean ospatzen denez eta Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunarekin bat datorrenez, azokan sentsibilizazio- eta parte-hartze-gune bat egongo da, lan-esparruko indarkeria matxistak prebenitzera bideratua. Tailer honek aukera ematen du lan-esparruko indarkeria matxistei buruzko hausnarketa zabaltzeko, eta gai hauek jorratuko ditu: sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena, jokabide sexistak, genero-estereotipoak, diskriminazioa eta pertsona guztien erantzukizuna lan-espazio seguruak, berdinzaleak eta indarkeriarik gabeak eraikitzeko.
Proposamenak sentsibilizazioa, hausnarketa, parte-hartzea, konpromisoa eta informazioa uztartzen ditu, parte-hartzaileentzako dinamika erraz eta eskuragarri baten bidez. Helburua da standera hurbiltzen direnek lan-espazioetan gerta daitezkeen egoerei buruz hausnartzeko aukera izatea eta horiek prebenitzen laguntzeko konpromiso zehatz bat hartzea.
Lan-esparruari egokitutako biolentometro bat egingo da, lan-espazioetan gerta daitezkeen egoera eta jokabideen adibideak erabiliz. Bere helburua da tresna bisual, sinple eta praktikoa eskaintzea, jokabide desberdinak identifikatzeko: normalizatuta egon daitezkeen jarreretatik hasi eta erantzun eta jarduketa azkarra eskatzen duten egoera larriagoetaraino.
Informazio gehiagorako:
Maite Gutiérrez Álvaro
Tfnoa.: 944 01 53 06. Mugikorra: 639 197 133.
E-maila: maite@vkcomunicacion.com

