Lapuebla de Labarcako herriko jaiak

    -
    2025-08-24 - 12:00

 

 

Ekitaldian parte hartuko dute

 

Noemí Aguirre Quintana

NEKAZARITZA SAILEKO FORU DIPUTATUA

Ekitaldiaren kokapena

 


 


Fiestas de Yécora

    -
    2025-08-23 - 12:30

 

 

Ekitaldian parte hartuko dute

 

Saray Zárate Fernández de Landa

EKONOMIA GARAPENA ETA JASANGARRITASUN SAILEKO FORU DIPUTATUA

Ekitaldiaren kokapena

 


 


Foru Aldundia | 2025 08 22

Alavabusen bidaiari kopurua % 13 baino gehiago handitu da urtarriletik ekainera

  • Zerbitzu publiko horrek 1,2 milioi erabilera baino gehiago izan ditu lehen seihilekoan
  • Guztira 8.500 arabarrek erabiltzen dute BAT txartel pertsonalizatua eta deskontu progresiboko sisteman sartzen dira
  • Jon Nogales: "Oso datu positiboak dira; 2024ko zifrarik onenak hobetzen dituzte eta etengabeko hobekuntzaren estrategia bermatzen dute kalitatezko zerbitzua eta hobari sistema erakargarria eskaintzeko"
     

Gasteiz, 2025eko abuztuaren 22a.- Alavabusen errepide bidezko herri arteko garraioaren foru lineetako bidaiarien kopurua, 2025eko lehenengo seihilekoan, % 13,4 handiagoa izan da, batez beste, iazko aldi berean baino. 1,2 milioi pertsonak baino gehiagok erabili dute zerbitzu publiko hori urtarriletik ekainera bitartean, emakidetan zerbitzu eskaintza pixkanaka handitu ondoren.

Jon Nogales Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatuak datu horien balantze "oso positiboa" egin du, kontuan hartuta 2024 "bidaiarien errekor historikoaren urtea" izan zela; arabarren konfiantza eskertu du eta hazkunde hori egotzi dio azken urteetan bidaia eta maiztasun gehiagoko kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko garatu den etengabeko hobekuntzako estrategiari eta prezio erakargarriei.

Nogalesek dioenez, erabiltzaileen kopuruaren hazkundea "duela urte eta erdi ezarri genuen deskontu progresiboko sistemaren bermea da, txartelaren prezioan % 67rainoko hobariak dituena, hilean egindako bidaia kopuruaren arabera. Sistema hori BAT txartel pertsonalizatuan oinarritzen da, eta harrera ona egin diote; izan ere, Alavabusen egindako bidaien heren bat baino gehiagori hobari horiek aplikatzen zaizkio".

"8.500 arabar inguruk erabiltzen dute jada BAT txartel pertsonalizatua Alavabusen eta Eskualdeko Garraioan deskontu progresiboez baliatzeko, hau da, urte hasieran baino % 21 gehiago. Sistemak hazten eta erabiltzaileak irabazten jarraitzen du", gaineratu du. 
 
Guztira, 1.250.466 bidaiarik erabili dituzte 2025eko lehen seihilekoan Gasteiz Arabako eskualdeekin eta probintzia mugakideetako herriekin lotzen duten Alavabusen hogei lineak, Arabako Foru Aldundiak kudeatzen dituen Bilbo-Logroño eta Bilbo-Iruñeko ibilbide luzeko bi lineak barne. Horrek esan nahi du 2024ko lehen seihilekoan baino % 13,4 bidaiari gehiago izan dela. 

Hogei linea horiek biltzen dituzten emakida guztiek goranzko bilakaera izan dute urteko lehen seihilekoan. Arabako Errioxako emakidak Gasteiz eskualde horretako herriekin eta Arabako Mendialdeko zenbait gunerekin (Urizaharra eta Lagran) eta Logroño eta Harorekin lotzen dituzten lineak hartzen ditu barnean, eta gainerakoen gainetik nabarmentzen da, % 22ko hazkundearekin.

Deskontu progresiboa

Alavabusen gainerako emakidetan ere eskaria hazi egin da: Aiarako emakidan ia % 14 hobetu dira datuak 2024ko lehen sei hilabeteetakoekin alderatuta; Arabako Erdialdeko eta Gasteiz/Miranda/Durangoko emakidan, berriz, % 12 igo dira. Bilbo-Logroño (+% 7) eta Bilbo-Iruñea (+% 11) ibilbide luzeko diruz lagundu gabeko lineetan ere hazi dira erabiltzaileak.

"Erabileren hazkunde handienak izan dituzten linea diruz lagunduak nahitaezko mugikortasunarekin lotuta daude, hau da, arabarrek egunero erabiltzen dituztenak lantokietara eta/edo ikastetxeetara joateko", zehaztu duenez. 

Foru diputatuak nabarmendu du Alavabusen eskaerak nabarmen gora egin duela 2025eko lehen seihilekoan, 2024ko errekorra kontuan hartuta gainera, eta, haren ustez, bilakaera positibo horrek erakusten du "garraio publikoa ibilgailu pribatuaren alternatiba erreala eta eraginkorra dela, betiere herritarren mugikortasun beharrei erantzuten badie eta, gainera, tarifa lehiakorrekin bada".  

Bestalde, Arabako landagune txikiak beren erreferentziako herriguneekin lotzen dituen eskualdeko garraio zerbitzuak ere bilakaera positiboa izan du urtearen lehen erdian. Guztira 47.210 arabarrek erabili dituzte urtarrila eta ekaina bitartean eskualdeko garraioko 28 lineak, hau da, % 3,6ko igoera izan da 2024ko aldi berarekin alderatuta. Iaz eskualdeko garraioko bidaiarien errekor historiko batekin itxi zen.
    
Jon Nogalesek adierazi duenez, "lanean jarraituko dugu Arabako herritarrei eskaintzen diegun foru garraio publikoko zerbitzua finkatzeko eta hobekuntzak inplementatzeko, lurraldeko mugikortasuna garraiobide jasangarriagoetara bideratzeko urratsak egiten jarraitzeko".
 

Foru Aldundia Mugikortasuna

Declaraciones del diputado foral de Movilidad Sostenible e Infraestructuras Viarias

Prentsa oharra

Jaitsi

Foru Aldundia | 2025 07 31

Alavabusek eta Eskualdeko Garraioak bere zerbitzuei buruzko informazio praktiko guztia sartu dute Geoaraban

Web plataforma horri esker, foru garraioaren linea guztien ibilbidea eta geltokiak ikus daitezke Arabako mapan

Gasteiz, 2025eko abuztuaren 29a.- Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak GeoAraba delakoan sartu du Alavabus eta Eskualdeko Garraioaren informazio praktikoa, erabiltzaileei informazio horretarako sarbidea errazteko. Web plataforma horri esker, foru garraioaren linea guztien ibilbidea eta geltokiak ikus daitezke modu grafikoan eta zehaztasun handiz Arabako mapan.

Alavabusek eta eskualdeko garraioak beren zerbitzuei buruzko informazio guztia eskaintzen diete erabiltzaileei (lineak, ibilbideak, geralekuak, ordutegiak, tarifak, hobari sistema, gaurkotasuna, etab.), bai eta txartelak erreserbatzeko eta erosteko aukera ere, web atari berrituaren bidez: alavabus.eus/. Orain, informazio hori hedatzeko kanalak zabaltzen dituzte, GeoArabaren web atarian (geo.araba.eus) eta mapa kartografikoetan sartuz. 

Hala, GeoArabaren bidez, erabiltzaileek grafikoki eta zehatz-mehatz ikus dezakete Gasteiz Arabako eskualdeekin eta probintzia mugakideekin lotzen duten Alavabusen linea guztien ibilbidea. Linea bakoitzaren ibilbidea kolore desberdinarekin agertzen da mapan, eta zenbakia, berriz, klik egitean, lerroaren izen osoari, geldialdiei eta informazio praktikoari buruzko informazio zabalagoa ematen du. 

Era berean, erabiltzaileek Alavabusen geralekuak ikus ditzakete mapan, eta klik baten bidez sar daitezke hura dagoen gunera, geolokalizaziora, geralekuaren irudi errealetara (Google Street View bidez) eta lotutako lineetara. 

GeoArabak informazio hori bera ematen du Arabako mapari buruz, lurralde historikoko landagune txikiak beren eskualdeko buruekin edo oinarrizko zerbitzuak dauden erreferentziazko biztanlegunearekin (Alavabus eta beste garraiobide batzuk, merkataritza, osasuna, hezkuntza, kirol instalazioak, tokiko administrazioa, etab.) lotzen dituzten eskualde garraioko lineen kasuan.
 
Informazio hori eskuratzeko, GeoAraba barruan sartu ondoren, "Mapen bisorea" atalean sartu, nahi dugun mapa hautatu eta goiko ezkerreko izkinako goitibeherako menuan "GeoAraba geruzak" aukera klikatu behar da. Aukera honen bidez, hainbat geruza hauta ditzakezu, besteak beste, "Bide Sarea eta Garraio Publikoa" eta, horien barruan, "Alavabus" eta "Eskualdeko Garraioa". Horietako bakoitzaren barruan, lineak eta geralekuak ikus ditzakezu. 
 

Foru Aldundia Mugikortasuna

Prentsa oharra

Jaitsi

Foru Aldundia | 2025 08 20

Foru Aldundiak 18.000 eurorekin diruz lagunduko ditu artisau lantegien modernizazioa eta hobekuntza

Lokalak berritzeko eta tresnak eta ekipoak eskuratzeko

Gasteiz, 2025eko abuztuaren 25a.- Arabako Foru Aldundiaren Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sailak 18.000 euro bideratuko ditu aurten Arabako artisauentzako zuzeneko laguntzetara, lehiakorragoak izaten laguntzeko. Laguntza horiek honako hauek finantzatuko dituzte: makinak eta ekipoak berritzea, lantegiak eraberritzea eta azoketan parte hartzeko erakustokiak eta bestelako ekipamendua eskuratzea.

    Arabako artisautzari laguntzeko foru politikak laguntza ekonomikoen bi programaren bidez gauzatuko dira. 

    Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatu Cristina Gonzálezek azaldu duenez, lehenengo programak 18.000 euroko aurrekontua du, eta honako honetara bideratuta dago: "artisau sektorea modernizatzen lagunduko duten inbertsio proiektuak finantzatzea; hau da, artisau jarduera garatzeko beharrezkoak diren makina eta tresna berriak eskuratuz, muntatuz eta instalatuz, eta karpak eta antzekoak erosiz, eta lantegietan eraberritze lan txikiak eginez artisau sektorea modernizatzen lagunduko duten inbertsio proiektuak finantzatzea".

    Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 80 da, eta, gehienez ere, 3.500 euro jaso ahal izango dira, ekipamenduetan, tresnetan eta azoketarako tresnetan egindako inbertsioen kasuan, eta eraberritze lan txikien kasuan, aldiz, zenbatekoa diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 40 da, eta 5.000 euro jaso daitezke gehienez. 

    Laguntza lerro honek Arabako 13 artisau finantzatuko ditu, besteak beste hauexetarako: lokal bat artisau lantegi bihurtzeko obrak egiteko eta lokaletan bestelako eraberritze lanak egiteko, bai eta ehungailuak, irazkigailuak eta ehungintzarako beste tresna batzuk, zeramika labeak eta azoketan artisau produktuak saltzeko erakustokiak eta karpak eskuratzeko ere. Tresneria informatikoa erostea ere finantzatzen du. 

    Bigarren programa datozen asteetan ebatziko da, 31.000 euro baino gehiagoko aurrekontua du, eta haren helburua da arabar artisauei laguntza ematea prestakuntza jaso dezaten, merkataritza eta sustapen ekintzak gauza ditzaten eta kudeaketarako, marketinerako eta salmentetarako teknologia berriak erabiltzen has daitezen beren negozioetan.

        Jarduerarako laguntzen deialdi horren oinarriek lehentasuna ematen diete honako hauen bidez enpresaren lehiakortasuna hobetzen duten ekintzei: produktua bereiztea, teknologia berriak kudeatu eta haien erabilera hobetzea, artisau jarduerari eusteko konpromisoa eta eragin maila. Laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 70 da, eta onuradun bakoitzak 4.500 euro jaso ditzake gehienez ere. 

Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi

Foru Aldundia | 2025 08 19

Aldundiak baieztatu du Garbialdik gaur bertan hasi duela paper eta kartoiaren bilketa zerbitzua, kontratua lagatzeko sinadura gauzatu ondoren

"Arabako Foru Aldundiaren konpromisoa izan da kalitatezko zerbitzua bermatuko duen irtenbide bat bultzatzea, kontratuaren baldintzak errespetatuz eta herritarren arreta hobetuz. Horri esker, gaurtik aurrera zerbitzu berria dugu martxan", adierazi du Garapen Ekonomiko eta Iraunkortasuneko foru diputatuak, Saray Záratek

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abuztuaren 19a.  Arabako Foru Aldundiak baieztatu du Garbialdi enpresak gaur bertan hasi duela paper eta kartoiaren bilketa zerbitzua eskaintzen, Daorje enpresa irteten ari den bitartean kontratua lagatzeko eskritura sinatu ondoren.

Sinadura honekin, Aldundiak abuztuaren 1ean onartutako kontratu-lagapen prozesua osatu da. Horrela, Garbialdik datozen zortzi urteetan zerbitzuaren ardura hartuko du, zerbitzuaren kudeaketari atxikitako baldintza teknikoen pleguan jasotako konpromiso guztiak errespetatuz.

Enpresa berriak ez du soilik paper eta kartoiaren bilketa zuzena bermatu beharko, baita beharrezko baliabide materialak —ontziak eta kamioiak— berritu ere, zerbitzua modu eraginkor eta automatizatuan kudeatzeko.

Paper eta kartoiaren bilketa zerbitzua
Zerbitzuak honako hauek hartzen ditu barne: enpresa esleipendunaren instalazioetan, pisatzeko baskula duen azpiegiturarekin, bilketa eta kudeaketa; ontziak jartzea; mantentze-lanak eta konpontzeak; eta, oro har, zerbitzuari atxikitako baliabide guztiak.

Garbialdik, halaber, urtero karakterizazioak egin beharko ditu edukiontzi-sarearen bidez jasotako paper eta kartoiaren gainean, jarraipen txostenak igorri, edukiontzien eta ibilgailuen ibilbideen inbentario-erregistro eguneratua mantendu, eta ibilgailuak lokalizazio gailuekin hornitu beharko ditu.

Datozen hilabeteetan, gaur egun zerbitzu honi atxikita dauden 1.080 edukiontzi (bi kako dituen goiko karga sistemadunak) aldatu egingo dira: hemendik aurrera karga bertikaleko edukiontzi automatizatu eta bi aldeetatik erabilgarriak jarriko dira, bilketa sistema modernizatu eta zerbitzua efizienteago eta iraunkorrago bihurtzeko.
 

Foru Aldundia

Garbialdi

Prentsa oharra

Jaitsi

Ez dago aurrebistarik eskuragarri

Hara... badirudi elementu honek ez duela erakutsi ahal dizugun aurrebistarik.




Ez dago aurrebistarik eskuragarri

Hara... badirudi elementu honek ez duela erakutsi ahal dizugun aurrebistarik.





Ez dago aurrebistarik eskuragarri

Hara... badirudi elementu honek ez duela erakutsi ahal dizugun aurrebistarik.



Foru Aldundia | 2025 08 14

Uztailera arte metatutako dirubilketa 1.450 milioi euro izan da

Aurreko urteko aldi berean baino 139 milioi euro gehiago bildu dira guztira

Gasteiz, 2025eko abuztuaren 14a Uztailera arte 1.450 milioi euro bildu dira, iaz bildutako 1.310,7 milioien aldean. Horrela, metatutako dirubilketan % 10,6ko hazkundea lortu da.

Zifra absolutuetan, 2024ko aldi berean baino 139 milioi euro gehiago bildu dira.

Zuzeneko eta zeharkako zergek bilakaera ona izan dute. Zehazki, zuzeneko zergek guztira 646,8 milioi euroko bilketa ekarri dute, % 7,8ko igoera erregistratuarekin, eta zeharkako zergekin guztira 609,1 milioi euro lortu dira, hau da, % 9,5eko igoera iazko uztailarekin alderatuta. 

Zerga nagusiek (PFEZa, sozietateen gaineko zerga, BEZa eta hidrokarburoen gaineko zerga) gora egin dute dirubilketan.

DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)

Aurreratu den bezala, urte honetan zehar bai zuzeneko zergek bai zeharkakoek bilakaera positiboa izan dute.

Zuzeneko zergek % 7,8ko igoera izan dute, eta zeharkako zergek, berriz, % 9,5ekoa. Nabarmentzekoa da Estatuarekiko doikuntzetatik datorren ekarpenaren hazkundea, % 26,9ko igoera izan baitu, 187,8 milioi euroko guztizko zenbatekora iritsiz, iaz baino 39,7 milioi gehiago, hain zuzen ere.


ZUZENEKO ZERGAK: 646,8 milioi euro (% 7,8)

PFEZ: 534,6 milioi (% 7)

Berriz ere, lan atxikipenen kontzeptuak joera positiboa izan du, % 7,2ko igoera izan baitu aurreko urtearen aldean. Alde horretatik, PFEZaren dirubilketak 592,1 milioi euroko bilketa ekarri du, iaz baino 39,7 milioi euro gehiago. 

Errenta kanpainaren emaitzei dagokienez, ziurtagiriak erakusten du diru sarreren itzulketen zenbatekoak gora egin duela. Kontuan izan behar da zerga hori bi epetan ordain daitekeela, eta, orain arte, bietatik lehena baino ez da kobratu.

Itzulketen gehikuntza, diru sarreren aldean, aurreko urtekoa baino % 11 handiagoa izan da.Horrela, 103,7 milioi euroko PFEZ kuoten zenbatekoa itzuli da, aurreko urteko 93,3 milioien aldean.

Oro har, PFEZak 534,6 milioi euro bildu ditu, hau da, aurreko urtean baino % 7 gehiago, 34,9 milioi euroko bilketa gehigarriari esker.


SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 59,5 milioi (% 6,8)

Ziurtagiriak erakusten duenez, aurreko ekitaldian baino 3,8 milioi euro gehiago bildu dira, eta horrek 59,5 milioi euroko zenbatekora iristea ahalbidetu du, hau da, aurreko urtean bildutakoaren % 6,8ko igoera.

Uztailaren 25ean amaitu den zerga honen kanpainaren emaitzak abuztuko diru-bilketan islatuko dira.


ZEHARKAKO ZERGAK: 609,1 milioi euro (% 9,5)
  
Zerga horiek osatzen dituzten bi kontzeptu nagusiek gora egin dute bilketan, aurreko urtearekin alderatuta. BEZaren eta hidrokarburoen gaineko zergaren bilketa 36,7 eta 3,3 milioi euro igo da, hurrenez hurren.

BEZaren bidezko dirubilketa 392,7 milioi eurora iritsi da, eta % 10,3ko igoera izan du.  Hidrokarburoen gaineko zergari dagokionez, 128,4 milioi eurora iritsi da, aurreko urteko uztailean baino % 2,7 gehiago.


BEZa: 392,7 milioi euro (% 10,3)

Guztira iaz baino 36,7 milioi euro gehiago bildu dira aurreko urtearen aldean. Horrela, zerga horren bidez 392,7 milioi euro bildu dira. 


HIDROKARBUROAK: 128,4 milioi euro (% 2,7)

Zerga horren bidez 128,4 milioi euro bildu dira, hau da, iaz baino 3,3 milioi euro gehiago, hau da, % 2,7 gehiago.

Foru Aldundia Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Prentsa Oharra

Jaitsi

Foru Aldundia | 2025 08 13

Foru Aldundiak erabilerak eta jarduerak mugatuko ditu marrualdian Gorbeiako Parke Naturalean

Foru erakundeak 5 ezkutaleku gaituko ditu biodibertsitatea babesteko eta garai horretan oreinei argazkiak ateratzeak edo filmatzeak eragin ditzakeen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko

Gasteiz, 2025eko abuztuaren 13. Irailaren 8tik urriaren 10era bitartean, Arabako Foru Aldundiak ibilgailuen pasabidea eta erabilerak eta jarduerak murriztuko ditu Zuia eta Zigoitiko udalerrietan Gorbeiako Parke Naturaleko oreinen marrualdiaren eraginez.

"Oreinen sakabanatze geografikoa saihesteko eta ugaltzeko aldietan edo marrualdian hautespen naturalaren alde egiteko helburu bikoitzarekin, beharrezkoa da espeziearentzat kritikoa den aldi horretan zehar ahalik eta gehien murriztea kanpotik datozen nahasmenduak naturagune babestuaren isurialde arabarrean", azaldu du Saray Zárate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuak. 

Zuraren, egurraren, larreen, luberritzeen edo baimendutako ikerketa zientifikoen aprobetxamenduekin lotuta berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, debekatuta egongo da ibilgailuen trafikoa. Marrualdian zehar ibiltzeko mugak dituzten pistak eta bideak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, eta zaldi ibilbideek eta mendiko bizikletaz egindakoek ere parkeko arduradunen baimena izan beharko dute.

Era berean, debekatuta dago perretxikoak eta basafruituak biltzea aipatutako aldian marrualdi zonan, bai eta premiazkoak ez diren baso jarduerak egitea ere, hala nola sastrakak kentzea, bakanketa edo mehazketak egitea eta droneak erabiltzea.

Marrualdia behatzeko ezkutalekuak

Foru Aldundiak 5 ezkutaleku gaituko ditu profesionalentzat biodibertsitatea babesteko eta garai horretan oreinei argazkiak ateratzeak edo filmatzeak eragin ditzakeen eragozpenak ahalik eta gehien murrizteko. 

Egitura finkoa da, batez ere egurrezkoa, parke naturalaren leku estrategiko batean kokatua, eta "ahalbidetzen du fauna basatiarengana hurbiltzea ahalik eta modu inbaditzailerik eta intrusiborik txikienean. Helburua da ahalik eta gehien murriztea jarduera gauzatzeak espezie horri eragin diezazkiokeen eragozpenak", zehaztu du Saray Zárate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko foru diputatuak.

Egitura horiek erabiltzeak egunean 15 euroko kostua izango du, eta astean lau egunetan soilik erabili ahal izango dira. Gainera, Parke Naturalaren berariazko baimena izan beharko dute, eta han zehaztuko dira tokiei, ordutegiei eta portaera arauei buruzko betekizunak.

Foru erakundeak 5 ezkutaleku desmuntagarri eraikitzeko eta instalatzeko egin duen inbertsioa 36.146,72 eurokoa da, BEZa barne. Ekintza hori Europar Batasunak finantzatutako NextGenerationEU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dago, «Parke Naturalak» HTJPren barruan.

Gainera, foru erakundeak gogorarazten du marrualdia ikusi nahi duten pertsonek horretarako gaitutako gune berezietan egin beharko dutela, alegia, entzuteko eta behatzeko. Era berean, lau bisita gidatu programatu dira (bi euskaraz eta bi gaztelaniaz) jarduera handieneko egunetan. Izena emateko epea abuztuaren 25etik irailaren 7ra izango da gorbeiaparkea.eus webgunean.

Marrualdi eremuaren mugaketa:

    Iparraldean: Arabaren eta Bizkaiaren arteko banalerroa, Arraldeko Haitzak (Zuia) eta Leizaranda (Zigoitia) dermioetatik.

Ekialdean: Muruko herritik ”Leizaranda” dermioraino, Gorbeiako harrobietara doan pista eta hortik aurrera.

Hegoaldean: Murua, Manurga, Zarate, Aretxaga, Markina eta Sarria herrietako Gorbeiako behe basoa, A-3610 errepidearen eta Gasteiz-Altube N-622 autobidearen gainean dagoena.

Mendebaldean: Baia ibaiarekin paralelo doan pista, Sarria herritik ”Arraldeko haitzak” dermioraino.

Marrualdiari, eskaera egiteko moduari, ezkutalekuen zozketari eta jardueretan izena emateko moduari buruzko argibide guztiak eskuragarri daude Parke Naturalaren web orrian (gorbeiaparkea.eus).
 

Foru Aldundia Ingurumena

Prentsa Oharra

Jaitsi