Turismoa | 2021 05 26

Arabak bere turismo eskaintza aurkeztu die Sevillako eta Malagako bidaia agentziei eta touroperadoreei

  • Merkatu nazionalera zuzendutako 'Etorri bidaiatzera' kanpainaren baitan.
  • Cristina González: “Bizkaitarrek eta beste leku batzuetatik Bizkaira datozenek gure natur inguruneaz, ondareaz eta enogastronomiaz gozatzea nahi dugu”.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatzaren 26a.- Arabako Foru Aldundiak lurraldeko turismo eskaintza aurkeztu die gaur Bilboko eta Bizkaiko bidaia agentziei, touroperadoreei eta prentsa espezializatuari, Arabak dituen erakargarriak merkatu nazionalean ezagutzera emateko eta urtearen bigarren erdian bisitariak lurraldera erakartzeko kanpainaren barruan. 'Etorri bidaiatzera' kanpaina Espainiako hiririk garrantzitsuenetan izango da maiatzean eta ekainean.

 

Bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren Saileko diputatu Cristina González Bizkaiko hiriburuko Iberdrola dorrean egin den aurkezpen ekitaldian izan da, Gasteizko alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzi Maider Etxebarriarekin batera. Javier Hurtado, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko sailburua, ere ekitaldian izan da.

 

Horrez gain, Arabako Kuadrilletako hainbat ordezkarik eta teknikarik ere hartu dute parte.

 

Cristina Gonzálezek Arabako eskualdeek bidaiarien eskura jartzen dituzten baliabide eta jarduera nagusien berri eman die turismoaren sektoreko 25 profesionali eta prentsako eta irratiko ordezkariei, eta honako hau nabarmendu du: “Araba helmuga segurua, jasangarria eta inklusiboa da, gure izaerari, ondareari eta enogastronomiari lotutako hamaika jarduera eta esperientziaren bidez bizi, sentitu eta dastatzen dena”.

 

“Turistentzat baino, inguruaz eta kulturaz presarik gabe gozatzen dakien bidaiariarentzat pentsatutako helmuga da”, azaldu du Gonzálezek.

Foru diputatuaren ustez, merkatu nazionala eta hurbileko turismoa funtsezkoak izango dira sektorea  pixkanaka suspertzen joateko, eta, horregatik, urtearen bigarren zati honetan, Bilbo eta Bizkaia “plaza garrantzitsuak dira Arabako turismoarentzat”. Izan ere, helburua “bizkaitarrek eta beste leku batzuetatik Bizkaira datozenek gure natur inguruneaz, ondareaz eta enogastronomiaz gozatzea” dela adierazi du Gonzálezek.

Pablo de Oraá Gatz Harana Fundazioko zuzendariak eta Jon Lasa Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendariak ere hartu dute parte turismoko profesionalekin egindako lan jardunaldian, Arabako turismo eskaintzaren funtsezko bi baliabideren berezitasuna eta historia zabaltzeko helburuarekin: Añanako Gatz Harana eta Gasteizko Santa Maria Katedrala eta haren bisita gidatuen programa saritua.  

 

 

 

Fam tripa

 

'Etorri bidaiatzera' kanpaina duela bi aste jarri zuten abian Sevillan eta Malagan, eta jarraipena izango du ekainean, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan, Valladoliden eta Logroñon, “Arabako eskaintza turistikoa hiri horietako bidaia agentzia, touroperadore eta komunikabideekin partekatzeko, haiek erakartzeko eta preskriptore pribilegiatu horien bidez publiko orokorrarengana iristeko. Kultura eta kirol ekitaldi nagusien berri ere emango zaie”.

Arabako gastronomia protagonista izaten ari da aurkezpen horietan, eta, horrela, osasun eta segurtasun protokolo guztiak betez, Arabako Errioxako eta Aiarako ardoen eta Arabako 0 km-ko produktuen dastaketak egiten ari dira.

 

Arabako eskaintza turistikoaren in situ aurkezpena Espainiako bederatzi hiritan egingo dute, eta, udazkenean, fam trip edo egun batzuetako bidaia bat antolatuko dute aurkezpenetara hurbiltzen diren bidaia agente, touroperadore eta kazetarientzat, “preskriptore pribilegiatu horiek segurtatzeko, Araba lehen pertsonan bizi, sentitu eta dastatzeko aukera emanez”.

 

Turismoa Turismoa Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Foru Administrazioaren foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi