Kultura | 2021 05 13

Azken bultzada Kultura Bonuari

Oraindik 1.000 bonu baino gehiago daude eskuragarri maiatzaren 31ra arte.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maitzaren 13a. Joan den abenduaren 17an abian jarri zen Kultura Bonuak mila unitate pasatxo ditu oraindik kanpainan izena eman zuten 46 saltokietako batzuetan, eta maiatzaren 31ra arte egongo dira eskuragarri. Beraz, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak "azken bultzada" gisa gogorarazi nahi izan du geratzen den denborarako.

"Bonuen helburua Arabako kultura sustatzea eta zabaltzea da, gure lurraldean kultura produktuen eta zerbitzuen kontsumoa sustatuko duten bonu deskontuen bidez, eta, horrela, kultura sektorearen zati handi bat osatzen duten profesionalen, mikroenpresen, enpresa txiki eta ertainen ekonomia suspertzen laguntzea, herritarren aldetik eskaria sustatzeko", adierazi du Del Valek, eta gogorarazi "kontsumitutako 3.000 bonu baino gehiagok" ekarri dutela kultura ekonomikoki biderkatuta kontsumitzea; izan ere, Aldunditik bideratzen genituen 10 eta 20 euroko deskontuak 20 eta 40 euro bitarteko gutxieneko erosketen truke baitziren, eta, ondorioz, berez arrakastatsua izan da, kulturaren sustapenetik haratago.   Orain, azken urratsa ematea falta da eta gainerakoak kontsumitu".

Gogorarazten dugu lau bonu mota daudela:

 

 

 

  • lehenengo bonua euskarazko kultura ondasunen kontsumorako izango da, 10 euroko deskontua 20 euroko gutxieneko erosketarekin.

  • bigarren bonua euskara ez den beste hizkuntza batean egindako kultura ondasunen kontsumorako eta musika tresnen kontsumorako izango da, 10 euroko deskontua 30 euroko gutxieneko erosketarekin. 30 denda atxiki dira.

  • hirugarren bonua euskarazko kultura zerbitzuen kontsumorako izango da, 20 euroko deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin.

  • laugarren bonua edozein hizkuntzatan dauden kultura zerbitzuen kontsumorako izango da, 15 euroko deskontua 40 euroko gutxieneko erosketarekin.

 

Bonuak eskuratzeko, kanpainari atxikitako saltokietara joan behar dute herritarrek eta dendan bertan egingo diete beherapena. Jakiteko bonuak oraindik non erosi eta haiei buruzko informazioa, hemen kontsulta daiteke: www.web.araba.eus/eu/bonokultura.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi