Arabako eta Trebinuko negozio txikietan kontsumoa sustatu nahi duten 18.750 mas 8 txekeak ia hilabete batean agortu dira - arabapress
Arabako eta Trebiñuko negozio txikietan kontsumoa sustatu nahi duten 18.750 “+8” txekeak ia hilabete batean agortu dira
Guztira 208 negoziok eman dute izena Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak sustatutako Araba Market programan

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 30a. Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak elkarrekin abian jarritako Araba Market programako 18.750 «+8» deskontudun txekeak hilabete eskasean agortu dira. Araba eta Trebiñuko negozio txikietan kontsumoa sustatzea helburu duen edizio berri honetako deskontu-txekeak Araba Market webgunearen bidez erosi dira, landa merkatuen plataforma-erakusleihoaren bidez.
Txeke guztiak saldu badira ere, oraindik 4.000 txeke inguru daude trukatzeke, eta aurtengo abenduaren 30era arte erabili ahal izango dira. Gogoan izan behar da herritarrek, eskaini diren ‘+8 ' txekeetatik, gehienez 10 txeke erosteko aukera zutela, eta 12 euroren truke 20 euroko erosketak egin ahal dituztela, eta, horrela, %40ko deskontua eduki. Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak jarri du txeke bakoitzean dagoen 8 euroko aldea .
Araba Market plataformari atxikitako 208 negozio txikik parte hartu dute edizio honetan. Negozio bakoitzak 188 deskontu-txekeko kupoa izan du bere establezimenduan trukatzeko 40 negoziok baino gehiagok agortu dute kupo hori. Beren kupoa agortu duten negozioen jarduerak askotarikoak dira: elikagaiak, liburu dendak, arropa dendak eta ekoizleak. Orain arte, deskontu-txekeak trukatu dira mota guztietako 156 establezimendutan. Egun, saldutako zenbatekoa 225.000 eurokoa da, eta trukatutako zenbatekoa 175.884 eurokoa.
COVID-19ak sortutako osasun-krisiaren ondorioak (jarduera ekonomikoa geldiarazi zuen) eta Ukrainako inbasioak eragindako ziurgabetasunak (hornidurarik eza, prezioen igoera eta energia-kostuen igoera) daude Arabako Lurralde Historikoan salmentak sustatu eta mugiarazi nahi dituen ekimen honen jatorrian.