Arabak eta Gasteizek 80 kirolariri baino gehiagori aitortu dizkiete merezimenduak Gure Kirola Sarietan - arabapress
Arabak eta Gasteizek 80 kirolariri baino gehiagori aitortu dizkiete merezimenduak Gure Kirola Sarietan
Aitorpen kategoriak honako hauek izan dira: olinpiadak eta paralinpiadak, nazioarteko arrakastak, estatuko lorpenak eta beste merezimendu batzuk, sari bereziak eta in memoriam sariak




Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 17a. Gaur ospatu da, Europa Jauregian, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatu duten Gure Kirola Sariak ekitaldiaren lehen edizioa. Iaz kirol arrakasta izan zuten pertsonak eta erakundeak oroitzeko eta haiei aitorpena egiteko ekitaldia. 80 kirolarik eta erakundek baino gehiagok jaso dute saria.
Ekitaldian izan dira Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Gasteizko Udaleko Kirol eta Osasun Publikoko zinegotzia, beste ordezkari instituzional batzuk, omenduak eta ekitaldira hurbildu diren herritarrak.