Alejandro Morellón, Olatz Mitxelena, Amparo López eta Eneko Amézaga, 2021eko Literatura Sariak - arabapress
Alejandro Morellón, Olatz Mitxelena, Amparo López eta Eneko Amézaga, 2021eko Literatura Sariak
- Sariak apirilean emango dira, Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan.
- Gainera, gaztelaniazko Aldecoa lehiaketaren 50. edizioa izango da.

Gasteiz, 2022eko otsailaren 10a. Iragan uztailean Ana del Valek zuzentzen duen Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2021eko Literatura Sarien deialdia egin zuen, eta gaur ezagutarazi ditu irabazleak, zehazki Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketarena eta Ernestina de Champourcin poesia lehiaketarena, bi hizkuntzetan.
Hauek dira:
-
Ignacio Aldecoa Gaztelaniazko Ipuinen L. Lehiaketa: Alejandro Morellón Mariano
-
Ignacio Aldecoa Euskarazko Ipuinen XLII. Lehiaketa Olatz Mitxelena Larreta
-
Ernestina de Champourcin XXXI. Poesia Lehiaketa, gaztelaniaz: Maria Amparo López Pascual
-
Ernestina de Champourcin XXXI. Poesia Lehiaketa, euskaraz: Eneko Amezaga de Diego
Ignacio Aldecoaren gaztelaniazko epaimahaia honako hauek osatu dute: Alicia Gimenez Barlett (Nadal eta Planeta sariak), Manuel Vilas (Planeta Sariaren finalista), Sara Mesa (Poesiaren Sari Nazionala) eta Antonio Altarriba (Ignacio Aldecoa Saria, Euskadi Literatura Saria eta Komikiaren Sari Nazionala).
Euskarazko sarien kasuan, honako hauek izan dira 2021ean: Iban Zaldua (Euskadi Literatura Saria, Haur eta Gazte Literatura Saria eta Saiakera Saria), Katixa Agirre (Champourcin Sariaren irabazlea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea) eta Alexander Gurrutxaga (unibertsitateko irakaslea eta Euskadi Saiakera Sariaren irabazlea).
Poesia lehiaketan Rosa María Lentini (poeta eta editorea), Ángel Erro (poeta eta unibertsitateko irakaslea) eta Kepa Murua (poeta eta editorea) izan dira.
Irabazleek 6.000 euro jasoko dituzte Ignacio Aldecoa sarietan, eta 2.000 euro Ernestina de Champourcin sarietan. Horrez gain, apirilean Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruan egingo den gala batean lanaren aintzatespena jasoko dute, eta haien lanak argitaratuko dira.
Gainera, edizio honetan, eta gaztelaniazko Ignacio Aldecoa sarien mende erdiko urteurrena dela eta, sari hori berrabiarazi eta indartzeko helburuarekin, Kultura eta Kirol Sailak lankidetzan jardun du Fulgencio Pimentel argitaletxearekin. Arabako literaturan eta komikian espezializatutako argitaletxe independentea da, eta argitalpena editatu eta banatuko du, proiekzio egokia lortzeko, eta, bere banaketa sarearen bidez, Espainiako eta Hispanoamerikako liburu denda nagusietan jarriko du.