Kultura | 2021 07 14

Kultura programazioa garatzeko dirulaguntza deialdira aurkezteko epea luzatu da

  • Baremazioetan aldaketak egin behar izan direnez, gaur berriz argitaratu da ALHAOn eta, beraz, epea irekita egongo da abuztuaren 3ra arte.
  • PlanÁri lotuta, denboran irauteko asmoz sortu da, 200.000 euroko zenbatekoarekin, eta bi modalitate ditu; hain zuzen ere, profesionalentzat edo kultura elkarteentzat eta toki erakundeentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura erakutsi eta hedatzeko programak eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia, 200.000 eurokoa (20.000 euro gehiago ere izan daitezke) ekainaren 23an aurkeztu zen, eta eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 3ra arte luzatu da.

Horren arrazoia da baremazioa aldatu behar izan dela eta oinarriak berriz argitaratu behar izan direla gaur ALHAOn, eta horrek berekin dakar 20 eguneko epea irekitzea argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskaerak aurkeztu ahal izateko. Beraz, epea abuztuaren 3ko 14:00etan amaituko da.

Dirulaguntza hori PlanÁri lotuta dago eta berria da, eta haren xedea da “norgehiagoka bidez, dirua modu gardenagoan erabiltzeaz gain, ekitaldiak nabarmen hobetzea, ekarpena galdu gabe", adierazi du Del Valek.

Dirulaguntzaren 2021. urte honetarako helburua da kultura elkarteek, kultura enpresek, udalek eta kuadrillek sustatutako kultura erakutsi eta hedatzeko programak eta jaialdiak garatzen laguntzea. Gainera, dirulaguntza hau kultura sektoreko profesionalei eta enpresei zabaltzen zaie, orain arte ez baitute izan kultura programaziorako dirulaguntza lerrorik, kontuan hartuta kultura sektorearen idiosinkrasia.

Dirulaguntzak bi modalitate ezartzen ditu:

  • Kultura sektoreko profesionalek, autonomoek eta enpresek, bai eta kultura elkarteek ere, sustatutako programei laguntzeko 150.000 euroko dirulaguntzak.  

  • Udalek eta kuadrillek sustatutako programei laguntzeko dirulaguntzak (salbu eta hiriburua, aukera gehiago ditu-eta nabarmen): 50.000 euro.

Argibide gehiago hemen: https://bit.ly/3yQOgVh

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi