Abian jarriko da Klima Araba 2050en parte hartzeko prozesua, non gazteak protagonista izango baitira - arabapress
Abian jarriko da Klima Araba 2050en parte hartzeko prozesua, non gazteak protagonista izango baitira
Arabako klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko estrategia idazteko, parte hartze prozesu berritzaile bat eta adituen Think Tank independente baten ebaluazioa egongo dira
Hauexek dira klima aldaketaren arriskuetako batzuk Araban: tenperatura igotzea, batez ere Arabako Errioxan, uholdeak izateko arriskua handitzea (batez ere Aiaraldean), eta lehorteak eta muturreko bero boladak areagotzea

Gasteiz, 2020ko urriaren 29a. Klima Araba 2050 egiteko prozesuak aurrera jarraitzen du, parte hartze prozesua abian jarriko baita laster. Estrategia horren bidez, klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko lurraldean burutu beharreko ekintzak ezarriko dira. Plan hori, Arabako Foru Aldundiarentzat ez ezik, gainerako erakunde eta eragile sozial eta ekonomikoentzat ere izango da erreferentea, 2050erako.