Kirola | 2025 02 25

30 herrialdetatik iritsitako 300 kirolari inguru bilduko dira Gasteizko IV Parabadminton Nazioarteko Txapelketan

Txapelketa Aranalde kiroldegian jokatuko da martxoaren 4tik 9ra bitarte

Gasteiz, 2025eko otsailaren 25a. Vitoria-Gasteiz badminton egokituaren erdigune bihurtuko da martxoaren 4tik 9ra bitarte Gasteizko Parabadmintoneko Nazioarteko Txapelketaren laugarren edizioarekin. Aranalde kiroldegian jokatuko da txapelketa eta India, Estatu Batuak, Japonia, Alemania, Frantzia, Ingalaterra edo Txina Taipeitik (besteak beste) iritsitako 210 kirolari eta 75 teknikari bilduko dira. Txapelketa Just Badminton klubak antolatzen du eta Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Vital Fundazioaren laguntza jaso du.

Ana López de Uralde Kirol zinegotziak eman du txapelketaren xehetasunen berri prentsaurreko batean. Bertan izan dira Arabako Foru Aldundiko kirol arloko zinegotzia, Juanjo Rojo; Vital Fundazioko zuzendaria, Arantxa Ibañez de Opacua; Badmintoneko Espainiako Federazioko presidentea, Andoni Azurmendi, eta txapelketako zuzendaria, Dina Abouzeid.

Laugarren edizioan, munduko onenek lehiatuko dute. Horien artean izango dira Estatuko 10 jokalari onenak, etorkizun oparoa duten kirolariak eta Joko Paralinpikoetan eta Europako eta Munduko txapelketetan lehiatu duten badmintoneko jokalariak. Gainera, 12 Nubes elkarteko eta Just Badminton, Lakua eta Gurea klubetako boluntarioek ere lagunduko dute.

Txapelketa 09:00etatik 20:00ak bitarte egingo da. Finalerdiak martxoaren 8an, larunbatean, izango dira, eta finalak, berriz, martxoaren 9an, igandean.

Aurreko edizioetan bezala, txapelketa zuzenean jarraitu ahal izango da Espainiako Badminton Federazioaren YouTube kanalaren bidez.

Kirola Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi