Foru Aldundia | 2023 03 23

Ozion hobi komun batean lurperatutako 13 milizianoen oroipen plaka bat jarri dute hilketaren 200. urteurrenean

José Ángel Apellániz González arkeologo eta historialariak hitzaldi bat emango du martxoaren 25ean, 18:30ean, Ozioko Kontseiluaren Etxean, eta bertan gertakariari buruzko aurkikuntza berriak azalduko ditu

Ozio, Zambrana, 2023ko martxoaren 23a. Arabako Foru Aldundiak, Ozioko Administrazio Batzarrarekin lankidetzan, Ozion hobi komun batean lurperatuta dauden Briñasko Milizia Nazionaleko hamahiru boluntarioren heriotzaren 200. urteurrena oroitzeko plaka bat jarri du.

Gertaera bortitz baten ondorioz 1822ko abuztuaren 16an hil ziren hamahiru pertsona horien oroipen ekitaldian izan dira Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, Javier Fernández Bordegarai Museo eta Arkeologia Zerbitzuko burua, Beatriz Agüero Cerio Ozioko Administrazio Batzarreko presidentea eta José Ángel Apellániz González arkeologo eta historialaria, Briñasko hamahiru milizianoen hezur hondakinak gordetzen zituen hobi komunaren indusketa arkeologikoan parte hartu zuena (2010. urtean) eta gertakarien nondik norakoak zehatz-mehatz aztertu eta argitaratu dituena.

Hain zuzen ere, iazko abuztuan bete zen efemeridea aprobetxatuz eta martxoan oroipen plaka jarriz, Apellanizek “Ozioko (Araba) hobi komun batean lurperatuta dauden Briñasko (Errioxa) Milizia Nazionaleko hamahiru boluntarioren heriotzaren 200. urteurrena. Gertaera zehazten duten datu berriak” hitzaldia emango du.Izan ere, azken urteotan, oraindik argitaratu gabeko datu berriak aurkitu ditu ikertzaileak, herritarrentzat interesgarriak izango direnak. Datorren martxoaren 25ean izango da, 18:30ean, Ozioko Kontseiluaren Etxean, eta sarrera librea izango da, edukiera osatu arte.

Dosierrean aurrekariei buruzko informazioa erantsi da, indusketa arkeologiko baten ondoren 2010ean gorpuak nola aurkitu ziren eta gertaera historikoari buruzkoa.

Hauexek dira hamahiru milizianoak:

  • Antonio Rueda Barrón (42)

  • Juan José Blanco Suso (40)

  • Andrés Vallejo Ochoa (34)

  • Aquilino Montes Rubio (28)

  • Bernardino Larrea Saracíbar (26)

  • Manuel Larrea Puelles (25)

  • Matías Gutiérrez de Rojas Amurrio (24)

  • Ciriaco Gutiérrez Pereda (24)

  • Manuel Rubio Miera (24)

  • Saturnino Saisas García (24)

  • José Saisas Vélez (24)

  • Claudio Rueda Barrón (21)

  • Nicolas Blanco Suso (21)

 

Foru Aldundia Kultura