Foru Aldundia | 2023 10 16

Irailean ere positiboa izan da dirubilketaren bilakaera, guztira 1.845,6 milioi euro bildu baitira

Aurreko urtean baino 97,3 milioi euro gehiago bildu dira guztira

Bilketaren igoera horrek % 5,6ko hobekuntza dakar, aurreko urtean aldi berean lortutakoaren aldean

Gasteiz, 2023ko urriaren 16a. Ekonomiaren inguruko ziurgabetasuna gorabehera, dirubilketa metatuak aurreko hilabeteetan izandako bilakaera positiboaren bideari eusten dio.

Horrela, aurreko urteko aldi berean baino 97,3 milioi euro gehiago bildu dira guztira, eta horri esker 1.845,6 milioi euroko bilketa metatua lortu da, hau da, aurreko urtean baino % 5,6 gehiago. 

Foru Aldundia Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Prentsa oharra

Jaitsi