Foru Aldundia | 2022 11 15

Dirubilketak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du, eta urrian 2.106 milioi euro bildu dira

Ekitaldi honetan jarduera ekonomikoa ia normaltasunera itzuli dela erakusten du iazko aldi berean baino 266 milioi euro gehiago bildu izanak Horrek esan nahi du % 14,5eko igoera izan dela

Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a. Aurreko urteko aldi berean baino 266 milioi euro gehiago bildu dira eta % 14,5eko gehikuntza izan da; guztira, 2.106 milioi euro bildu dira urteko hamar hilabete hauetan. Horiek horrela, dirubilketak bilakaera ona izaten jarraitzen du aurreko urtekoarekin alderatuta.

Zuzeneko zergek (PFEZa, sozietateen gaineko zerga) zein zeharkakoek (BEZa, hidrokarburoen gaineko zerga) bilakaera positiboa izan dute ekitaldi honetan.

DIRUBILKETA, GUZTIRA (laburpena)

Ziurgabetasun egoera gorabehera, hilabete honetara arte dirubilketa metatuaren bilakaerak positiboa izaten jarraitzen du. Hori zuzeneko zein zeharkako zergapetzean islatzen da.

ZUZENEKO ZERGAK: 1.006,2 milioi euro (% 15,9)

PFEZa: 726,3 milioi (% 9,5)

PFEZaren % 9,5eko igoera horrek haren bilakaera erakusten du. Zehazki, PFEZaren dirubilketa 726,3 milioi eurokoa izan da. Horrek esan nahi du aurreko urteko aldi berean baino 62,7 milioi euro gehiago bildu dela. PFEZaren dirubilketa 726,3 milioi eurokoa izan da. Horrek esan nahi du aurreko urteko aldi berean baino 62,7 milioi euro gehiago bildu dela.

Nabarmentzekoa da oraindik ere lanaren atxikipenen kontzeptuaren jokabidea, aurreko urtean baino 61,7 milioi euro gehiago bildu baitira, hau da, % 9,2ko hazkundea izan du. Guztira, 730,8 milioi euro bildu dira kontzeptu horrengatik.

Bestalde, kuota diferentzialari dagokionez, hau da, itzulitako eta sartutako zenbatekoen arteko aldea, oraindik ere ikusten da 44 milioi euro baino pixka bat gehiagokoa dela, zergadunei egindako itzulketen alde. Horrek esan nahi du ia 9 milioi euro gehiago itzuli direla aurreko urtean baino.

SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA: 231,01 milioi (% 51,9)

Aurreko urtean baino 78,9 milioi euro gehiago bildu dira, hau da, guztira 231,01 milioi euro ( % 51,9 gehiago). Dirubilketa metatuak sozietateen gaineko zergaren kanpainatik eratorritako emaitzak islatzen jarraitzen du, baita enpresa batzuek zergaren kontura egindako sarrerak ere.

ZEHARKAKO ZERGAK: 840,53 milioi euro (% 8,9)

Zerga mota horren kontzeptu nagusiek, hots, BEZak eta hidrokarburoen gaineko zergak, goranzko bilakaerari eusten diote, eta oso modu positiboan laguntzen dute bildutako zenbateko osoan.

BEZa: 553,55 milioi euro (% 10,7)

BEZari dagokionez, 553,55 milioi euro bildu dira, aurreko urtean baino 53,4 milioi gehiago.

HIDROKARBUROAK: 196,13 milioi euro (% 6,2)

Urrira arte, aurreko urtean baino 11,36 milioi euro gehiago bildu dira, hau da, % 6,2 gehiago.

11,36 milioi euro horiekin, kontzeptu hori dela eta guztira 196,13 milioi euro bildu dira.

Foru Aldundia Ogasuna, Finantzak eta Aurrekontuak

Prentsa oharra

Jaitsi