Foru Aldundia | 2025 05 30

A-1eko hiru errailetatik bi errairen trafiko mozketa, Armiñongo lotunearen parean, astelehenetik ostegunera bitartean

Lotunea handitzeko obrak egiteko N-1 zaharra ibilbide alternatibo gisa erabiltzea gomendatzen da

Gasteiz, 2025eko maiatzaren 30a.- Armiñongo lotunea handitzeko obrak direla-eta, A-1 autobiako hiru erreietako bi itxi beharko dira, Burgos/Madrilerako noranzkoan, lotura horren aurreko 2,5 kilometroko tartean, ekainaren 2ko (astelehena) 08:00etatik ekainaren 5eko (osteguna) 20:00etara.  Mozketa hori beharrezkoa da azken asfaltatze lanak segurtasun baldintza onetan egiteko. 

A-1 errepideko 331,450 eta 328,900 kilometro puntuen arteko hiru erreietatik bi trafikorako ixteak zirkulazio handiko uneetan auto ilarak eragingo dituela aurreikusten da. Hori dela-eta, egun horietan A-1 errepidearen Argantzongo lotunearen (334. irteera) eta Armiñongo lotunearen (Araba) arteko ibilbide alternatibo hau erabiltzea gomendatzen zaie gidariei: CL-127 errepidea, errepide horren lotunea antzinako N-I errepidearekin, eta Armiñongo lotunea.

Trafikoko operazio berezietarako erabiltzen den ibilbide alternatibo bera da, eta horretarako seinaleztatuta dago.

Era berean, datorren asteko astelehenetik eta ostegunera bitartean, Armiñongo lotunearen Gasteiz-Mendebaldeko Biribilgunea adarra erabat moztuko da, Arabako hiriburutik Armiñongo eta Estavilloko udalerrietara sartzeko erabiltzen dena.

Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Sailak mozketa horien berri eman die Armiñongo, Erriberabeitiko eta Argantzungo udalei, Manzanosko Administrazio Batzarrari, Ertzaintzari, Guardia Zibilari eta Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari.

Foru Aldundia Bide azpiegiturak

Prentsa oharra

Jaitsi