A-2128 errepidea zirkulaziorako itxiko da otsailaren 20tik aurrera (astelehena), hobekuntza lanak direla eta - arabapress
Corte de A-2128 errepidea zirkulaziorako itxiko da otsailaren 20tik aurrera (astelehena), hobekuntza lanak direla eta de la carretera A-2128 a partir del lunes 20 de febrero por obras de mejora
Eraginpeko biztanleguneen arteko lotura bide alternatiboen bidez bermatzen da

Gasteiz, 2023ko otsailaren 17a.- Santikurutze Kanpezu eta Done Bikendi Harana bitartean A-2128 errepidea hobetzeko egiten ari diren obrak direla-eta, otsailaren 20tik (datorren astelehena) uztailaren 14ra, errepide hori zirkulaziorako itxiko da, zehazki, Oteo eta Orbiso herrietara sartzeko bidegurutzeen artean dauden hiru kilometroetan. Eremu horretan, eraginpeko biztanlegune guztien arteko lotura bermatuta geratuko da ibilbide alternatiboen bidez.
Joan den uztailean hasi zen A-2128 errepidea hobetzeko proiektua, galtzada zabalduz eta bihurgune arriskutsuak eta sestra aldaketak kenduz bidearen segurtasuna indartzeko asmoz. Proiektuaren arabera, Rosaria erreka igarotzeko egitura berria eraikiko da, ahalmen hidrauliko handiagoarekin, eta errepidearen plataforma handituko da Entrepeñas izeneko tartean.
Bi lan horietarako, makineria astuna erabili behar da, eta hori, segurtasunagatik, bateragaitza da ibilgailuen zirkulazioarekin.
Hori dela eta, aipatutako lanak egiteko, A-2128 errepidea zirkulaziorako itxiko da, 21 astez jarraian, otsailaren 20tik uztailaren 14ra bitartean, 50,5 kilometro puntuaren (Oteo herrira sartzeko A-4131 errepidearekiko elkargunea) eta 53,6 kilometro puntuaren artean (Orbisora sartzeko A-4161 errepidearekiko bidegurutzetik gertu).
Done Bikendi Harana eta Santikurutze Kanpezu arteko lotura bermatuta egongo da Done Bikendi Harana A-3118 errepidearekin (Sabandorantz) lotzen duen ibilbide alternatiboaren bidez; ondoren, A-3114 errepidearekin lotzen da (Maeztuko noranzkoa), eta herri horretatik A-132 errepidea hartzen da Santikurutze Kanpezurako noranzkoan. Santikurutze Kanpezutik datorren zirkulazioak ibilbide bera egingo du, baina alderantziz.
Done Bikendi Haranetik Oteo herrirako sarbidea A-2128 errepidearen bidez bermatzen da, A-4131 errepidearekiko elkarguneraino, eta Orbiso herrirako sarbidea, berriz, A-4161 errepidearen bidez bermatzen da, A-132 errepidearekiko elkargunetik, zirkulaziora itxita dagoen bitartean.
A-2128 errepidearen tarte horretan behar bezala seinaleztatua egongo da itxita dagoela, eta horren berri eman zaie Herri Babes eta Miñoi Zerbitzuari, Gobernuaren Ordezkariordetzari, Hezkuntza Ordezkaritzari eta Osakidetzari; Kanpezuko, Haraneko eta Arraia-Maeztuko udalei; Orbisoko, Oteoko, Santikurutze Kanpezuko, Done Bikendi Haraneko, Kontrastako, Aldako, Uribarri Haraneko, Sabandoko eta Laminoriako Errege Haraneko administrazio batzarrei; eta Arabako Mendialdeko Kuadrillari ere.
Halaber, errepidea itxita egongo dela jakinarazi zaie Arabako Probintziako Trafiko Burutzari, Ertzaintzaren Trafikoko Komisariari (Arkauti) eta Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Txurdinagako Zentroari, ezarritako protokoloaren arabera.