Kulturak onespena eman dio arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen deialdiari - arabapress
Kulturak onespena eman dio arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen deialdiari
25.000 euroko aurrekontuarekin eta 18 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat, interesdunek uztailaren 30era arte egin ahal izango dituzte eskaerak

Gasteiz, 2025eko uztailaren 9a. Gaur argitaratu da ALHAOn 2025ean arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko ekintzetarako laguntzen deialdia, guztira 25.000 eurokoa. Eskaerak aurkezteko epea bihar irekiko da, uztailaren 10ean, eta uztailaren 30ean amaituko da.
Deialdia Arabako Foru Aldundiko Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Saileko Kultura Ekintza Zerbitzuak kudeatzen du.
"Aurten ere, Arabako kultura sektoreko gazteekin dugun konpromisoa berresten dugu. Beka hauen bidez, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko treba daitezen lagundu nahi diegu, jakinda ikaskuntza horrek gure ekosistema kulturalera kalitatea eta bizitasuna ekarriko dituela", nabarmendu du Del Valek.
Laguntza horiek hogei urte baino gehiagoko ibilbidea eta ehun onuradun baino gehiago dituzte, eta Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean erroldatuta dauden 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoentzat dira. Helburua da laguntza ematea arte eszenikoetan (antzerkia, zirkua, mimoa eta antzeko diziplinak) eta musikaletan espezializatutako bana-banako prestakuntza jaso dezaten Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko zentroetan.
Proiektuek 250 orduko iraupena izan beharko dute gutxienez, eta 2025ean egin beharko dira. Aurrekontu osoa hiru espezialitatetan banatzen da: musika eta kantuko prestakuntza (15.000 euro), arte eszenikoetakoa (5.000 euro) eta dantzakoa (5.000 euro).
Laguntzak bi modalitatetan emango dira, eremu geografikoaren arabera: 5.000 euro arte atzerrian ikasketak egiteko, eta 3.000 euro arte Estatu barruko baina EAEtik kanpoko trebakuntzarako.