Kulturak 19 esku hartze lagunduko ditu diruz toki erakundeetan elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatu eta zaharberritzeko - arabapress
Kulturak 19 esku hartze lagunduko ditu diruz toki erakundeetan elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatu eta zaharberritzeko
Hiru deialdi ebatzi ditu eta 369.000 euro eman ditu, iaz baino 89.000 gehiago.

Ana del Val foru diputatuak zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak; hain zuzen ere, Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak, ebazpena eman du Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetan eta Trebiñuko enklabean elementu txikiak, ermitak eta eraikinak kontserbatzeko eta zaharberritzeko deialdiaren gainean, 19 esku hartze diruz lagunduz eta 369.000 euroko inbertsioa eginez, iaz baino 89.000 euro gehiago.
Kultura eta Kirol Sailaren helburuetako bat da diruz laguntzea hiru elementu horiek kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak sustatzera bideratutako toki erakundeen ekimenak, "sailak gure ondare arkitektonikoa kontserbatzeko eta zaharberritzeko duen konpromisoa ziurtatuz, batez ere krisi ekonomiko honen irteeran eta berreskuratzearen hasieran, non, hain zuzen ere, horren alde egiten jarraitu behar baita", Ana del Valek dioenez.
Kontuan izan behar da "Elementu txikien, eraikinen eta ermiten kontserbazioa eta zaharberritzea" izeneko partida 369.000 eurora iritsi zela aurrekontuetan 2021ean, 89.000 euro gehiago bideratu ziren eta, eta aurreko urteko aurrekontuan ere 77.000 euroko gehikuntza egon zen. Hau da, partida hori bi urtetan bakarrik % 45 igo da bere aurrekontuan.

