Kultura | 2021 11 09

Kultura Sailak dirulaguntza emango die 38 kultura eragile eta udali kultura programazioa gauzatzeko, 220.000 euroko inbertsioa eginda

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 9a.  Gobernu Kontseiluak kultura erakusteko eta zabaltzeko programak eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia ebatzi du gaur. Deialdia ekainean aurkeztu zen PlanÁri loturiko aurrekontuaren barruan. Guztira, 38 kultura eragile eta udali emango zaie dirulaguntza. Hasieran 200.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusi zen baina, azkenean, 220.000 eurokoa izango da.

Dirulaguntzak bi modalitate ezarri zituen. Lehenengoa, kultura sektoreko profesionalek, autonomoek eta enpresek, bai eta kultura elkarteek ere, sustatutako programei laguntzeko 150.000 euroko dirulaguntzak. Azkenean, 165.000 eurora igo da zenbatekoa eta 18 eskatzaileren artean banatuko da.

Bigarrena, udalek eta kuadrillek (hiriburua salbu) sustatutako programei laguntzeko 50.000 euroko dirulaguntzak. Azkenean, 65.000 eurora igo da zenbatekoa eta 20 erakunde eskatzaileren artean banatuko da.

Deialdia ebaztearekin batera, aurkeztutako aurrekontuak justifikatzeko epea ireki da. Ehuneko 80 orain ordainduko da, eta gainerako ehuneko 20a agiriak aztertu eta haiei oniritzia eman ondoren. Agiriak aurkezteko azken eguna abenduaren 15a izango da.

 

 

 

 

 

 

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi