Foru Aldundia | 2023 05 11

Kirol Sailak kirol kluben eta emakumeen kirolaren dirulaguntzak onetsi ditu

95.000 eta 60.000 eurokoak izango dira, hurrenez hurren, eta maiatzaren 26 eta 29ra arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko

Gasteiz, 2023ko maiatzaren 11. ALHAOk, Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailaren proposamenez, kirol klub eta elkarteen dirulaguntzen eta emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdiak argitaratu ditu.

Kirol klub eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdiak 95.000 euro ditu. Helburua da laguntza ekonomikoa ematea Arabako kirol federazioei atxikitako kirol klub eta elkarteei, 2023an beren jarduerak gara ditzaten norgehiagoka prozeduraren bidez. Eskaerak bidatzeko epea maiatzaren 29an bukatuko da. 

Bestalde, emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdiak 60.000 euro ditu. Arabako kirol erakundeei laguntza ekonomikoa ematea du helburu, 2023an emakumeen kirola bultzatzeko.

“Gure uste sendoen eta betebeharren artean –adierazi du Del Val-ek–, kirola egiteko eskubidea behar bezala gauzatzen dela bermatzea dago, kirola egitea maila guztietako kirol jardueran integratzea eta kirol jarduerak estereotiporik gabe aukeratzea errazten duten baldintzak sustatuz, bai eta tratu eta aukera berdintasuna bermatzea ere, kirol modalitate guztietan aritzeari dagokionez. Horregatik, kirolaren eremuan gaur egun dagoen genero arrakalak irauten duen bitartean, ezinbestekoa da horrelako ekintza positiboak bultzatzea, eskubide hori gauzatzean berdintasuna lortzen laguntzeko” adierazi du.

Hala, kopurua bitan banatzen da: % 50 emakumeen kirol jarduera sustatzeko, eta beste % 50 emakumeen kirol federaturako. Arabako kirol federazioak eta federazio horiei atxikitako kirol klub eta elkarteak izango dira onuradunak.  Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 26an bukatuko da. 

Foru Aldundia Kirola

Prentsa oharra

Jaitsi