Gaurtik aurrera baimenduta dago egoitzetako pertsonen irteera terapeutikoak COVID-19aren intzidentzia tasaren semaforo gorria gainditzen denean - arabapress
Gaurtik aurrera baimenduta dago egoitzetako pertsonen irteera terapeutikoak COVID-19aren intzidentzia tasaren semaforo gorria gainditzen denean

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 14a. Gaur jarri da indarrean adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako erabiltzaileek irteerak astean bitan egitera mugatzen duen foru agindua, erabat kendu ordez, 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, baldin eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako COVID-19aren intzidentzia tasa metatuaren semaforo gorria deritzona gainditzen bada.
Foru egoitzetan eta itundutako plazetan aplikatzeko foru agindu berriak, zeina lurraldeko egoitza pribatuetarako eta udal egoitzetarako gomendatzen baita, martxoaren 2ko aurreko agindua aldatzen du egoiliarren ibilaldi terapeutikoei dagokienez.
Neurri horren bidez, egoiliarren osasuna babesten da, eta, aldi berean, malgutasun neurriak mantentzen dira, zentroetan bizi diren pertsonek harreman handiagoa izan dezaten senideekin eta hurbileko pertsonekin, eta horrek, zalantzarik gabe, haien bizi kalitatea, ongizate emozionala eta mugitzeko askatasuna hobetzen ditu.
Zentro horietan bai egoiliarrak bai langileak txertatu izanari esker, COVID-19ak ez du hildakorik eragin eta nabarmen jaitsi da erregistratutako kasuen kopurua eta haien larritasuna, baina neurriak hartzen jarraitu behar da, txertaketak ez dakarrelako arriskua erabat desagertzea. Era berean, joan den hilaren 6tik, Arabako Lurralde Historikoaren intzidentzia tasa metatua 400 baino gehiagokoa da 100.000 biztanleko.
Horregatik, eta behin zentro horietako txertatze prozesua amaitu ondoren, eta saiatzearren segurtasun printzipioa eta egoiliarrek izan behar dituzten neurri terapeutikoak bateratzen, ezartzen da intzidentzia tasa 100.000 biztanleko 400 kasukoa edo hortik gorakoa denean, astean bi irteera egin daitezkeela gehienez, irteerak guztiz kendu ordez, uste delako irteerak beharrezkoak direla erabiltzaileentzako neurri terapeutiko gisa.
Azkenik, bisita erregimenak bere horretan dirau, aldaketarik gabe: astean bi bisita izango ditu egoiliar bakoitzak, herria semaforo gorrian egon edo ez.