Covid-19 kasu posible bat detektatu da adinekoen egoitza bateko erabiltzaileen artean - arabapress
Covid-19 kasu posible bat detektatu da adinekoen egoitza bateko erabiltzaileen artean
Pertsona horrek iragan azaroan pasatu zuen gaixotasuna, txertoa jarrita dauka eta gaur egun ez dauka sintomarik.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 15a. Zadorra foru egoitzako erabiltzaile batek positibo eman du Covid-19an, baina egindako proben arabera ezin da ondorioztatu PCR positiboak gaur egun infekzioa aktibo dagoela adierazten duen ala ez.
Pertsona horrek iragan azaroan pasatu zuen gaixotasuna, txertoa jarrita dauka eta gaur egun ez dauka sintomarik. Era berean, zentroko langile baten positiboa baieztatu da, baina langilearen anduia eta erabiltzailearena desberdinak dira.
Badaezpada, erabiltzailea Zadorrako Covid solairura eraman dute, hura baita koronabirus kasuetarako lurraldeko erreferentziazko zentro soziosanitarioa.
Martxoaren 12tik orain arte, Arabako adinekoentzako egoitza batek ere ez du jakinarazi koronabirus kasurik egon denik erabiltzaileen artean.