Kultura | 2021 08 18

Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak batera finantzatuko dute Arkaiako termen eta Kuartangoko trikuharrien balioa nabarmentzea

Kultura eta Kirol Sailak eskatutako dirulaguntza baten ondorioz, bien artean ia 400.000 euro inbertituko dituzte 2021ean eta 2022an.

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak batera finantzatuko dituzte Arkaiako termen aztarnategi arkeologikoaren balioa nabarmentzeko eta zabaltzeko proiektua eta Kuartangoko trikuharrien balioa nabarmentzeko proiektua, Arkaiako Administrazio Batzarrarekin eta Kuartangoko Udalarekin koordinatuta baterako eta besterako.

Bien artean, 393.871,86 euro inbertituko dituzte 2022ra arte, eta haiei gehitu behar zaizkie Foru Aldundiak azken urteetan inbertitutako 231.358 euroak. Hau da, 625.229 euro izango da publikoarentzat bi monumentu multzoak berreskuratu ahal izateko azken inbertsioa.

Izan ere, AFAko Kultura eta Kirol Sailaren eta, zehazki, haren Museo eta Arkeologia Zerbitzuaren jarduera mugatuak 2020an bi enklabeetan amaitu ondoren, proiektuei buruzko gogoeta prozesu bat egin zen ikerketa taldeetako kideen eta Kultura eta Kirol Saileko zerbitzu horren artean, jardueren sustatzaile gisa.

Kultura Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi