Foru Aldundiak eta Arkitektoen Elkargoak ondare historiko-arkitektonikoaren kontserbazioari buruzko prestakuntza jardunaldi bat antolatu dute - arabapress
Foru Aldundiak eta Arkitektoen Elkargoak ondare historiko-arkitektonikoaren kontserbazioari buruzko prestakuntza jardunaldi bat antolatu dute
Azaroaren 5ean izango da, Arabako zaharberrikuntza arkitektonikoaren sektorea espezializatzeko eta indartzeko profesionalei zuzendua


Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 2a. Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Arabako ordezkaritzak jardunaldi batzuk antolatu dituzte azaroaren 5ean; hain zuzen ere, “ondare historiko-arkitektonikoaren kontserbazioari buruzko prestakuntza jardunaldiak: jardunbide egokien laburpena”, Arabako zaharberrikuntza arkitektonikoaren sektorea espezializatzeko eta sustatzeko profesionalei zuzendua.
Prentsaurrekoan aurkeztu dute Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, José María Villanueva Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren buruak eta Jimena Ruiz de Landa Elkargoko lehendakariak. Elkargoaren egoitzan egingo da (Berpizkundearen plaza, 3).
Programa
10:00 - 10:10 AURKEZPENA
I. ZATIA: JARDUNBIDE EGOKIEN LABURPENA
- 10:10 - 10:30 ERAIKITAKO ONDAREAN ESKU HARTZEA: J. M. Villanueva Saiz, AFAko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuaren arkitekto burua.
- 10:30 - 10:50 ESKU HARTZE PROIEKTUA: Juan Barrera Portillo, AFAko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuko arkitektoa.
- 10:50 – 11:10 ONDAREAREN AGIRI FUNTSAK: Ana Diaz de Monasterioguren, AFAko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuko arkitektoa.
- 11:10 – 11:30 ESKU HARTZE IRIZPIDEAK: Usue Beraza Zadornil, AFAko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuko arkitekto teknikaria.
- 11:30 – 11:45 ATSEDENALDIA
II. ZATIA: ESKU HARTZE ADIBIDEAK ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAN
- 11:45 – 12:15 Oscar Reinares arkitektoa: Esku hartzeak Korresko gazteluan, Quintanillako dorre optikoan eta oraindik zehazteke dagoen errotaren batean (El Soto, la Rinconada, Igoroin)
- 12:15 – 12:45 Irene Zuñiga arkitekto doktorea: esku hartzeak Vasco Navarro trenbideko kotxe tokian eta Orgazko kondearen dorrea urbanizatzea Fontechan.
- 12:45 – 13:15 Jorge Rodriguez arkitektoa: esku hartzeak Zabalateko gazteluan (harresia, dorrea, uharka eta kare tokia) eta Galarretako eliza urbanizatzea.
- 13:15 – 13:30 MAHAI INGURUA ETA JARDUNALDIA IXTEA

