Foru Aldundia | 2022 08 18

Foru Aldundia eta Ensanche 21 elkartu dira, eraikin historikoen eraginkortasun termikoa hobetuko duen kareore isolatzailea garatzeko

Erakunde bakoitzak 6.000 euro jarriko ditu, bai eta teknikariek ere, proiektua koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko. Emaitza horiei esker, energia aurreztu ahal izango da lurraldeko eraikin historikoetan

Gasteiz, 2022ko abuztuaren 18a. Ensanche 21 Zabalgunea SAk eta Arabako Foru Aldundiak, zehazki, Kultura eta Kirol Sailaren mendeko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak, hitzarmen bat sinatu dute isolamendu termikoko propietateak dituen kareorea garatzeko, prestazio termikoak hobetu eta energia kontsumoa murrizteko eraikin historikoetan. Horretarako, ikerketa proiektuak aerogelak karezko mortero tradizionalen gehigarri gisa erabiltzea planteatzen du, horiek dauden fabrika historikoetako zarpiatu eta luzitu gisa erabili ahal izateko.
2019az geroztik, eraikin historikoen energia hobekuntzari buruzko ikerketa lanak egiten ari dira bi aldeak. "Lan horien ondorioz, eraikin historikoen hobekuntza termikorako proiektu bat garatzeko aukera sortu da, lurralde osoan eraikin horiek zaindu, kontserbatu eta hobetzeko", adierazi du foru diputatua Ana Del Valek.
Zehazki, kanpoko mortero isolatzaile bat garatzea da kontua, eraikin historikoetako eraikuntza sistemekin bateragarria, kare hidrauliko naturaleko ohiko morteroen formulazioak erabiliko dituena eta azken belaunaldiko materialak erabiliko dituena, hala nola aerogelak. Ikerketaren lehen saiakuntzak Arabako Foru Aldundiko Laborategi Orokorreko Zerbitzuak egiten ditu, eta loditasun, erresistentzia eta hausturako (flexotrakzioa eta konpresioa), dentsitateko eta hezetasuneko dosifikazioen analisi konparatiboa jasotzen dute.
Bestalde, 21 Zabalguneko presidentea, Ana Oregik adierazi duenez, azterlan hori gizarteak "hiri birgaitzearen, bereoneratzearen eta berritzearen arloko sustapen eta bultzada ekintzak garatzeko, zentzu zabalenean" duen helburuan oinarritzen da.
Bi erakundeetako bakoitzak 6.000 euroko ekarpena egingo du proiektua garatzeko, bai eta teknikariak jarri ere, proiektua koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko.

 

Foru Aldundia Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi