Merkataritza | 2025 06 02

AEnkomer erakusleiho lehiaketak Arabako saltokien sormena saritzen du

Trenpea, Elkar, Kulumsport, Kotoi lentzeria eta haurren moda, Artis Kreativa eta Itziar Ile apainketako akademiari egin zaie aitorpena Guztira 83 saltokik hartu dute parte lehiaketan, hamabi edizioetako parte-hartze altuena

Vitoria-Gasteiz, 2025eko ekainaren 2a.- AEnkomer-ek antolatu duen Arabako Udaberriko Erakusleihoen XII. Lehiaketak Arabako saltokiek herritarren begirada erakarri nahian beren erakusleihoak apaintzen izan duten sormena saritu du. Saritutako establezimenduak honako hauek izan dira: Trenpea moda denda (Laudio), Elkar liburutegia (Gasteiz), Kulumsport (Agurain), Kotoi lentzeria eta haurren moda (Laudio), Artis Kreativa (Gasteiz) eta Itziar ile apainketako Akademia (Gasteiz).

Sariak emateko ekitaldia Arabako Foru Aldundiaren egoitzan egin da gaur, eta bertan izan dira Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatua, María Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotzia, Jon Aspuru AEnkomer-ko lehendakaria eta Edurne Parro Merkataritza eta Zerbitzu Enpresen Federazio horretako zuzendaria. Denak bat etorri dira sektorearen parte hartzea eta inplikazioa nabarmentzean.

Cristina Gonzálezek, gainera, lehiaketara aurkeztutako muntaien kalitatea nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie Arabako merkatariei "zuen erakusleihoak arretaz eta xehetasunez zaintzen denbora emateagatik." Erakusleiho bat, zalantzarik gabe, saltoki baten aurkezpen txartela da, eta elementu garrantzitsua da bezeroen arreta erakartzeko eta salmentak gehitzeko. Gure herri eta hirietako kaleak animatzen ere laguntzen du".

María Nanclaresek azpimarratu duenez, "merkataritza hiri bizitzaren eragilea da, eta, horregatik, Gasteizko Udalak establezimenduei laguntzen die, azokak, merkatuak eta merkataritza dinamizazioko ekitaldiak kudeatuz eta sustatuz, hala nola AEnkomer-en udaberriko erakusleihoen lehiaketa. Zorionak eman nahi dizkiet saritutako saltokiei. "

Bestalde, Jon Andoni Aspuruk uste du sektoreak Loreen Jaialdian duen inplikazioa "ezinbestekoa dela kontsumitzaileek sektoreaz duten irudia indartzeko", eta azpimarratu du "saltokien arteko lankidetzan lanean jarraitzearen beharra. Hori argi eta garbi indartu da edizio honetan; izan ere, sektorearen parte hartzea bikoiztu egin da. Sektorea erakusleihoen hobekuntzan ez ezik, hiri eta lurraldeko ekitaldi horretan ere buru-belarri murgildu da."

Sariak

Iazko edizoan bezala, Arabako Erakusleihoen Lehiaketa Gasteizko Loreen Jaialdiarekin batera egin da. Jaialdia maiatzaren 23tik 25era bitartean izan da, eta arrakasta handia izan du. Arabako hiriburuko eta lurraldeko beste herri batzuetako saltokiek udaberriko gaiekin eta lore eta landareekin apaindu dituzte erakusleihoak.

Horrekin lortu nahi izan da merkataritza, zeharka, hiriko ekitaldi horrekin bat egitea, erakusleihoen eta beira arasen dekorazioaren bidez. Sektoreak erantzun bikaina eman dio proposamenari, 2024ko partaidetza gainditu baita; izan ere, 83 establezimendu izan dire partaide, guztira: 57 saltoki Gasteizen eta 26 Arabako beste herri batzuetan, hala nola Laudion, Amurrion eta Agurainen.

Orain arte egindako edizio guztietako parte-hartzerik handiena da.

Epaimahaiak lehen sari teknikoa  Laudioko Trenpea moda dendari eman dio, eta bigarrena Gasteizko Elkar liburu dendari. Herri bozketaren emaitza Arabako hiriburuko Itziar Ile Apainketako Akademia izan da, eta, erakusleihoan loreak txertatzeagatiko saria, berriz, Aguraingo Kulumsport kirol dendarentzat.

Gasteizko Arte Kreativa eskulanen negozioak euskara erakusleihoan txertatzearen saria jaso du, eta Laudioko Kotoi lentzeria eta haurren modak erakusleiho birtualaren saria. 

Merkataritza

Prentsa oharra

Jaitsi