Nekazaritza eta abeltzaintza | 2021 03 23

Diputatu nagusia Zalduondoko oilo ekologikoen ustiapen berriaren inaugurazioan izan da

  • Baserriak 3.000 oilo ditu eta urtean 70.000 dozena arrautza ekoiztea aurreikusten du.
  • Foru Aldundiak proiektua babestu du Arabako nekazaritza-sektoreari laguntzeko planaren deialdiaren bidez.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 23a. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak parte hartu du gaur goizean Iñaki Urcelay abeltzainak Lautadan martxan jarri duen oilo ekologikoen proiektuaren inaugurazioan. Foru Aldundiko ordezkari nagusiak instalazioak bisitatu ditu. Hemendik aurrera, 3.000 oilok urtean 70.000 dozena arrautza inguru ekoitziko dituzte eta OVO12 Kooperatibaren parte izango dira. Kooperatiba horrek Euskalovo Km.0ren bidez merkaturatuko ditu arrautzak.

"Pozgarria da ikustea horrelako proiektuak, kontsumo-ohitura berriekin, animalien ongizatearekin, jasangarritasunarekin eta landa-garapenarekin hain lotuta daudenak, gure lurraldean pixkanaka ugaritzen ari direla. Aipatu berri ditudan balio positibo guztiengatik, baina baita emakume eta gazte askok lehen sektorea hurbilago eta erakargarriago ikus dezaten laguntzen ari direlako ere ", azaldu du Gonzalezek. "Gaur inauguratuko duguna bezalako proiektuekin, kontsumitzaileari erakusten diogu posible dela elikagai osasungarria eskaintzea, proteina-iturri handia, poltsiko guztien eskura dagoena eta mundu guztiari gustatzen zaiona, gure ingurunea zainduz eta animaliei pentsu naturalen bidez tratu ona emanez eta aire zabalean sartuz".

Diputatu nagusiak azpimarratu du oso garrantzitsua dela horrelako proiektu bat egitea gure toki-erakundeen bizitzan; izan ere, "Ekoizleek, nahiz eta urteko egun guztietan dedikazioa eskatu, ikusten dute bateragarria dela bizi-proiektuekin eta bizi-kalitatea duen landa-munduaren aldeko apustuarekin".

Proiektuak 300.000 euroko inbertsioa izan du, eta Arabako Foru Aldundiak 75.000 euroko laguntza eman dio, Arabako nekazaritza-sektoreari laguntzeko planaren deialdiaren bidez.

 

 

 

 

 

 

Nekazaritza eta abeltzaintza Jasangarritasuna, Nekazaritza eta Natura Ingurune Saileko foru diputatua Nekazaritza

Prentsa oharra

Jaitsi