Berdintasuna, Lankidetza eta Kulturartekotasuna | 2025 03 19

Larrialdietarako Arabako Funtsak 40.000 euro bideratuko ditu Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka armatua larriagotzeagatik

Premia-premiazko laguntza herrialdearen ekialdean joan-etorri masiboen eraginpean dauden biztanleen artean banatuko da 

Gasteiz, 2025eko martxoaren 19a. Larrialdietarako Arabako Funtsak (LAF), zeina Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatzen baitute, onetsi du 40.000 euro bideratzea Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean dagoen Uvira hiriko biztanleei premia-premiazko laguntza emateko, herrialdeko armadaren eta Ruandak lagundutako M23 talde armatuaren arteko gatazka armatua larriagotu duen krisi humanitarioaren ondorioz.

Duela 30 urtetik hona, Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdea segurtasunik ezan eta premia humanitarioetan murgilduta dago. Segurtasunik eza eta gerrak Ruandak babesten ditu, inguru horretan eragin zona bat mantentzeko, Kongoko mineralak ustiatu eta arpilatu ahal izateko, eta Kongoko segurtasun aparatuaren gaineko kontrola mantentzeko.

Nazio Batuek eurek salatu duten bezala, 2024. urtearen amaieratik, Kongoko alde horren egoera azkar narriatu da, eta zona estrategiko garrantzitsuak daude, hala nola Goma, Bukavu eta inguruko beste eremu batzuk, M23 talde armatuak harrapatuta. Horren ondorioz, milioi bat pertsona inguru lekualdatu dira hilabete batean, batzuk borroketatik ihes egiteko eta beste batzuk itxi egin direlako lekualdatutako biztanleria hartzeko egon diren kanpamentuak. Kongoko 40.000 errefuxiatu inguruk, batez ere emakumeek eta haurrek, gurutzatu behar izan dute Burundi otsailetik.

Egoeraren larritasunaren aurrean, NBEren errefuxiatuentzako agentzia ACNURek premiazko deialdi bat egin zuen joan den otsailaren 21ean, Kongoko Errepublika Demokratikoaren egoera larria arintzeko, eta alerta jo du esanez gosea areagotu egin dela herritarren lekualdatzearen ondorioz.

Larrialdietarako Arabako Funtsak onespena eman dio 40.000 euroko dirulaguntza emateari Manuel Iradier Elkarte Afrikanistari, Pax Christi Uvira tokiko erakundeak oinarrizko premia produktuak bana ditzan, hala nola elikagaien kitak eta oinarrizko tresnak Uvirara lekualdatuta dauden familiei, zeinak gatazkan dauden hirietatik baitatoz.
 

Berdintasuna, Lankidetza eta Kulturartekotasuna Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza Saileko foru diputatua Foru Aldundia

Prentsa oharra

Jaitsi