Gazteriaren Foru Erakundeak justifikaziorik gabekotzat jotzen du batzordeak planteatutako greba deialdia negoziazioak irekita dauden bitartean - arabapress
Gazteriaren Foru Erakundeak justifikaziorik gabekotzat jotzen du batzordeak planteatutako greba deialdia negoziazioak irekita dauden bitartean
Erakundeak azpimarratu duenez, "negoziazioa ez da inoiz hautsi, eta borondate ona erakutsi dugu etorkizuneko hitzarmenaren akordioak aurreratuta, elkar ulertzea errazteko"

Gasteiz, 2025eko ekainaren 25a. GFE Gazteriaren Foru Erakundeko enpresa batzordeak datorren uztailaren 1erako greba egun bat deituko duela iragarri duenez, Gazteriaren Foru Erakundeak ulertezintzat jotzen du erabaki hori, bereziki kontuan hartuta Zuzendaritzarekin egindako negoziazioek irekita eta aktibo jarraitzen dutela.
Erakundeak azpimarratu duenez, "negoziazioa ez da inoiz hautsi; aitzitik, borondate ona erakutsi dugu etorkizuneko hitzarmenaren akordioak ere aurreratu ditugulako, elkar ulertzea errazteko".
Horiek horrela, dagoeneko adostu dira aurreratutako lau aldaketa, zeinak egun izapidetzen ari baitira, planteatutako lan eskaeretan aurrera egiteko erakundeak daukan konpromisoaren erakusgarri.
Jada lortu diren akordioen artean, honako hauek daude:
• Langile guztiek bajen % 100 kobratzea (dekretua izapidetzen ari da).
• Berriz idatzi da 85. artikulua, iraupen jakineko lanetarako kontratazioari buruzkoa, eta argiago arautzen du zer eskubide duten langile finko etendunek eta lanaldi partzialeko langileek aldi baterako lanpostu hutsak betetzeko.
• Gaixotasun larria duen semeak edo alabak gehienez 26 urte (lehen 18 urte) izatea ezartzen duen akordioa, ordaindutako lanaldia murrizteko eskubidea izateko.
• Prestakuntza funtsaren banaketa paritarioa, % 50 batzordearen proposamenei esleituta eta gainerako % 50a Zuzendaritzaren proposamenei.
Gainera, aurrera egin da etorkizuneko EPE batean txanda plazak sartzeko, eta igande eta jaiegunetan lan egiteagatik jasotzen den konpentsazioa pixkanaka hobetzea planteatu da, nahiz eta azken puntu horri buruz batzordeak zer esango zain gauden.
Beraz, Foru Erakundeak ez die "ezezko" irmorik eman batzordearen eskaerei; izan ere, haiek seriotasunez eta erantzukizunez tratatzen ari gara. Sentitzen dugu grebarako deia egitea prozesu ireki, aktibo eta eraikitzaile baten erdian".
Izan ere, datorren ostiralean, ekainak 27, beste negoziazio bilera baterako deia dago aztertzeke zeuden gaiak aztertzeko.
Bestalde, GFEk argitu du uztailaren 1eko grebak ez duela eraginik izango aterpetxeen funtzionamenduan, ezta programatutako jardueretan ere, normaltasun osoz garatuko baitira.