Gazteriaren Foru Erakundeak onetsi du kanpamentuak, udalekuak, ibilaldi ibiltariak eta auzolandegiak diruz laguntzeko deialdia - arabapress
Gazteak
|
2021 04 26
Gazteriaren Foru Erakundeak onetsi du kanpamentuak, udalekuak, ibilaldi ibiltariak eta auzolandegiak diruz laguntzeko deialdia
75.000 euroko aurrekontuarekin, erakunde interesdunek maiatzaren 26ra arte izango dute eskabideak aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 26a. ALHAOk, Gazteriaren Foru Erakundeak proposatuta, 2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratu du gaur, 75.000 euroko aurrekontuarekin, kanpamentu, udaleku, ibilaldi ibiltari eta auzolandegietarako.
Deialdiaren helburua da gazteentzako kanpamentuak, udalekuak, ibilaldi ibiltariak eta auzolandegiak sustatzen dituzten irabazteko xederik gabeko erakunde edo elkarteei diruz laguntzea.
Erakundeek maiatzaren 26ra arte izango dute eskabideak aurkezteko.
Gazteak
Gazteria