Gazteak | 2022 04 29

Gazteriaren Foru Erakundeak 2022-2023ko ikastetxeetarako programak antolatu ditu “bete-betean”

  • La inscripción, a realizar a través de los centros educativos, será del 2 al 31 de mayo con unas 4.600 plazas
  • Se trata de los programas Arabaz Blai, Eco School, Ikasgelak, This is not an English class que se organizan en los diferentes albergues

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 29a.  Gazteriaren Foru Erakundeak 2022-2023 ikastetxeetarako programak antolatu ditu “bete-betean”; zehazki, Arabaz Blai, Eco School, Ikasgelak, This is not an English class programak, Aldundiaren aterpetxeetan antolatzen direnak.

Inskripzioa ikastetxeen bidez egingo da, maiatzaren 2tik 31ra, eta 4.600 plaza inguru izango ditu.

  • Arabaz Blai: urritik apirilera. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Barrian.  Aisialdiko jarduerak egiten dira (jolasak, orientazioa, tailerrak) jarduera historiko kulturalak, bidaia Arabatik, basoak ezagutu, txangoak... Talde barruko harremanak indartzea, eta pertsonen arteko partaidetza, errespetua eta ezagutza sustatzea du helburu. Jolasaren bidez, euskaraz partekatzea, gozatzea eta elkarrekin bizitzea, ondo pasatzea eta lurraldearen ezagutza historiko kulturala hobetzea.

  • Eco School: urritik maiatzera. DBHren lehen zikloko ikasleei zuzendua. Barrian.  Tailer praktikoak, jolasak, gau-jaiak eta dinamikak egiten dira ingelesez, murgilketa osoarekin. Horrez gain, baratzezaintza, biodibertsitatea, ekosistema, konpostajea, birziklapena eta aisialdiko beste jarduera batzuk. Ingelesa modu ludiko eta trinkoan ikastea da helburua.

  • This is not an English class: urritik maiatzera. Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat. Espejon. Tailer praktikoak, jolasak, gau-jaiak eta dinamikak ingelesez. Murgilketa osoa eta ahozko gaitasunaren garapena.

  • Ikasgelak: irailetik urrira. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Barrian, Espejoko eta Zuhatzan. Txangoak, kirol jarduerak eta, batez ere, aisialdikoak egingo dira. Uda ostean, ikasgelaratzea eta ikasleen eta irakasleen arteko ezagutza errazten ditu, elebitasun ohiturak berreskuratzen ditu eta aisialdiko hezkuntza sustatzen du.

Gazteak Gazteria

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi

Hezkuntza programak

Jaitsi