Bide azpiegiturak | 2021 08 31

AP-68 autobideko hobarien programa Laudio-Bilbo tartera zabalduko da asteazkenetik aurrera

Hilean 15 bidaia edo gehiago egiten dituztenek bidesariaren prezioaren % 60ko hobaria izango dute.

Bihartik aurrera, irailak 1, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak AP-68 autobideko bidesariaren hobari programa zabalduko da Laudio eta Bilbo arteko tartearen ohiko erabiltzaileentzat. Neurri horrek mesede egingo die Bilbon eta Bizkaian lan egiteko edo ikasteko bide azkar hori ohikotasunez erabiltzen duten arabar guztiei, baina, batez ere, Laudion eta Aiaraldean bizi direnei.

Blanca de la Peña Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak azaldu duenez, “Arabako herritarrekin dugun konpromisoa betetzen dugu horrela, eta, batez ere, Laudion eta Aiaran bizi diren arabarrekin. Programa zabaltzeak mesede egingo die arabar guztiei, baina, batez ere, Laudion eta Aiaraldean bizi direnei, Bilborekiko eta Bizkaiarekiko hurbiltasun geografikoa eta harreman sozioekonomikoak dituztelako".

De la Peñak azpimarratu duenez, hobari programa Laudio-Bilbo tartera zabaltzeak "asko aurrezaraziko die Bilbora edo Bizkaiko beste herri batzuetara ibilgailu pribatu bidez joan ohi diren arabarrei. Egunero Gasteiztik eta Laudiotik Bilbora astegunetan joaten den pertsona batek 502 eta 554 euro aurreztuko ditu urtean, hurrenez hurren, diruz lagundutako tarte berri horretan bakarrik".

Bide azpiegiturak

Prentsa oharra

Jaitsi