Foru Aldundia | 2023 07 10

Gazterock programak XV. edizioa ospatuko du 2023an 58 gaztek parte hartuta

  • 58 gazte dira, iaz baino 7 gehiago, Galizia, Extremadura, Gipuzkoa eta Arabatik etorriak
  • Komunikabideak gaur joan dira hilaren 12an amaituko diren udalekuen entsegu orokorrera

Gasteiz, 2023ko uztailaren 10a.  Gazteriaren Foru Erakundeak urtero Hell Doradorekin lankidetzan antolatzen duen Gazterock udaleku programak XV. edizioa beteko du aurten. 

Aurten 58 gaztek hartu dute parte, iaz baino 7 gehiagok. Zehazki, 14 Madrildik etorri dira, 10 Extremaduratik, 18 Galiziatik, 8 Gipuzkoatik eta 8 Arabakoak dira.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak udalekuak bisitatu ditu komunikabideei irekitako jardunaldian, eta aste honetan ikasitakoaren entsegu orokorrera joan ahal izan da, eta gazteek beraiek konposatutako gaietako bat entzun du.

Udalekuetan, parte hartzaileek askotariko lantegiak izaten dituzte, hala nola musika ekoizpena, musika konboak, rockaren historia, film laburrak, argazkigintza eta merchandising-a. 

Egindako bideoklipetako batzuk ere ikusi dituzte egonaldian. Aurten film laburrak musika ekoizpeneko tailerreko konposizioekin edo jo dituzten abestietako batzuekin lotuta egon dira.

Udalekuak asteazkenean, hilak 12, amaituko dira. Informazio gehiago hemen: http://gazterock.org  

Foru Aldundia Gazteria

Prentsa oharra

Jaitsi