Udalekuak 2021 programa Euskadiko gazteentzako 2.321 plazarekin itzuliko da - arabapress
Udalekuak 2021 programa Euskadiko gazteentzako 2.321 plazarekin itzuliko da
- Las tres diputaciones han presentado la oferta de colonias de verano en la que habrá 16 instalaciones, cuatro alavesas; Zuhatza, Barria, Espejo y Bernedo
- La inscripción en Álava comienza el próximo día 22 y hasta el 31 de marzo, el sorteo se realizará el 14 de abril y el coste general será de 130 euros
- Se han presentado también los programas del IFJ Euskalaka, Colonia en Inglés y los Gazte Bidaiak 2021, que suponen 375 plazas más.



Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek berriro antolatuko dute Udalekuak kanpaina (aurten Udalekuak 2021), zeinaren bidez programa ludiko eta hezitzaileen eskaintza zabala egiten baitzaie Euskadiko haurrei eta gazteei.
Kanpaina honetan hiru lurraldeetako 7 eta 12 urte bitarteko 2.321 haurrek hartuko dute parte, 7 eguneko txandetan, uztailaren 1etik 29ra bitartean, eta 130 euroko prezioan (hobariak kontuan hartu gabe). Araban 815 plaza eskainiko dira.
Gaur prentsaurrekoan aurkeztu dute Ana del Val Arabako Kultura eta Kiroleko foru diputatu eta Gazteriaren Foru Erakundeko arduradunak, Harkaitz Millán Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatuak eta Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak.
Ana del Valen iritziz, "Aurten, gainera, oso urte berezia da, eta gurasoek jakin behar dute udalekuak egiten badira seguruak izango direlako dela. Jarduera guztietan behar diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta langile kualifikatuen tutoretzapean egongo dira ".
Lorea Bilbaen iritziz, "Azken finean, egonaldi horietan haurrek gure kultura hobeto ezagutzea, kirol modalitate desberdinak praktikatzea eta naturarekin bat egitea lortu nahi dugu, eta hori guztia euskaraz gozatuz eta jolastuz. Gorliz, Lapurreketa, Lurraska, Zugaztieta, Meakaur eta Bertiz dira Bizkaiko instalazioak, eta era askotako jarduerak egin ahal izango dituzte bertaratzen direnak: txalaparta, mendi-ibiliak, herri kirolak (trontza, mazorkak, zakulariak, txingak, sokatira), tailerrak, arroilen jaitsiera, arborismoa, rokodromoa, ferrata-bideak, arku-tiroa, eskalada, rapela, piraguismoa, slackline, orientazio-jokoak, gynkanak..."
Araban, izena emateko epea martxoaren 22an (astelehena) hasiko da, eta martxoaren 31n amaituko da. Zozketa apirilaren 14an egingo da. Berrikuntza garrantzitsu bat da prozesu osoa, bai aldez aurretik izena ematekoa, bai erreserba berrestekoa, telematikoa izango dela webgunearen bidez, eta indarrean dagoen ziurtagiri digital bat eskatuko dela.
Udalekuak programaren eskaintzari dagokionez, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak beste 70 plaza eskainiko ditu “ingeles udalekuaren” eta Euskalaka programaren bidez 12-13 urteko gazteentzat, eta Gazte Bidaiak programak, berriz, 305 plaza eskaintzen dizkie 14-17 urteko gazteei, eta 17 esperientzia posible.
Informazio guztia dosierrean jasotzen da, eta foru aldundi bakoitzaren web orrietan egongo da eskuragarri.
- Araba: https://gazteria.araba.eus
- Bizkaia: www.bizkaia.eus/udalekuak
- Gipuzkoa: www.gipuzkoa.eus/udalekuak