Kirola | 2021 12 22

Kirol Zerbitzuak “etorkizun oparoko” kirolarientzako programa indartu du

  • La principal novedad radica en un sistema de elección mucho más participativo de estos deportistas nacidos, en esta edición, entre 1998 y 2006.
  • Además, aumenta el presupuesto en 6.000 euros (hasta los 30.000) para seguir ofertando los servicios de psicología, nutrición, fisioterapia, y reconocimiento médico, que fueron la principal novedad del año pasado y al que este, se le une consulta traumatológica y apoyo fisiológico.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 22a.  Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuak, gaur, Foru Aldundiaren “etorkizun oparoko kirolariak” programaren barruan bere sailak abian jarri dituen berritasunak aurkeztu ditu.

Iaz, berritasun nagusia izan zen “etorkizun oparoko” hautatu ziren 25 kirolariek lehenbizikoz izan zituztela, agerpen handiagoaz gain, psikologia, nutrizio, fisioterapia eta osasun azterketa egiteko zerbitzuak; aurten, ordea, berritasun nagusia da “etorkizun oparoko” kirolariak hautatzeko sistema “askoz irekiagoa, objektibagarriagoa eta, beraz, gardenagoa eta partaide hartze handiagokoa” izango dela, Del Valek adierazi duenez.

Gainera, lau zerbitzu horiei traumatologia kontsultaren eta laguntza fisiologikoaren zerbitzuak gehituko zaizkie, eta ziurtagiri bat ere jasoko dute, unibertsitaterako sarbidean eta ikasketetan onurak lortzeko, proiekturako aurreikusitako 6.000 euroko igoerari esker (30.000 eurora arte handitu da aurrekontua).

“Iaz arte ez zegoen halako zerbitzu programarik; orain, sei zerbitzu horiek osatu egingo dituzte kirolarien garapenean hain garrantzitsuak diren urte horiek, eta haien bidez lagundu nahi da aukera handiagoa izan dezaten etorkizun oparoko izatetik goi mailako edo talentu izatera igarotzeko”, adierazi du Del Valek. Eta beste hau gehitu du: “Iazko arrakasta ikusita, uste genuen izendapen sisteman prozedura hobetu behar zela, eta programa indartu behar zela ere bai, beste bi zerbitzu gehituta”.

Etorkizun oparoko kirolariak 15 eta 22 urte bitarteko kirolariak dira (2021ean beteak, hau da, 1998 eta 2006 artean jaiotakoak), eta hiru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako emaitzen arabera izendatzen dira (aurten merezimendu gisa sartu dira oinarrietan).

Lehen, federazioen proposamenetan soilik oinarrituta egiten zen zerrenda; hemendik aurrera, kirol federazioek, klubek, adin nagusiko kirolariek eta adingabeko kirolarien gurasoek edo legezko ordezkariek proposatu ahal izango dituzte kirolariak, “etorkizun oparoko” izendatzeko. Balioespen batzorde batek aztertuko ditu jasotako eskabideak (hori da beste berritasunetako bat). Eskatutako gutxienekoa gainditzen duten kirolari guztiak izendatuko ditu, eta Kultura eta Kirol Sailari helaraziko dizkio, behin betiko izenda ditzan. Eskaerak aurkezteko hamar eguneko epea izango da, ALHAOn argitaratzen denetik aurrera.

Orain dela bi urte arte, “etorkizun oparoko” kirolarien zerrenda batez ere barne zerrenda bat zen, eta ez zuen barnean hartzen ez agerpen handiagoa ematerik, ez aparteko zerbitzurik. Kirol jarraipena egiteko balio zuen. Kontuan izan behar da “etorkizun oparokoen” arloa foru aldundien eskumenekoa dela, eta “talentu” edo “goi mailako” kirolari izan aurreko urratsa dela; azken bi horiek Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira.

Eskainitako zerbitzuak

Lehena psikologia zerbitzua da; besteak beste, alderdi hauek landuko dira: nola kudeatu presioa lehiaketetan, emaitza txarrak lortzea bata bestearen segidan, ustekabeko lesioak eta abar. Helburua da lortzea “etorkizun oparoko” kirolariek ikas dezaten nola kudeatu kirol bizitzari datxezkion egoerak, beren burua aliatua izan dadin, aurkaririk gogorrena izan ordez. Baita egunerokotasunaren kudeaketa ere (familia, ikasketak, etab.), goi mailako lehiaketak eskatzen dionari dagokionez.  

Bigarrena nutrizio zerbitzua da: helburutzat dauka elikadura egokitzea kirolariaren beraren beharretara, eta elikadura osasungarria sustatzea. Elikadura egokia funtsezkoa da kirolariak errendimendu ona izan dezan bai entrenamenduetan bai lehiaketetan.

Hirugarren zerbitzua kirol fisioterapia da: horren bidez, ahal den neurrian, giharretako gainkargak eta lesio txikiekin lotutako arazoak arintzen saiatuko da, emaitza onak lortzeko aukera murriztu baitezakete. Izan ditzaketen patologiak ezagutzeaz gain, orobat saiatuko da muga fisiologikoak ezagutzen, artikulazioak eta lesionatutako gunearen alboko egiturak ahaztu gabe, eta hori guztia behar bezala tratatuz.

Laugarren zerbitzua osasun azterketa da: gaixotasun kardiobaskularren sintomak, arrisku faktoreak eta patologiak detektatzera bideratuta dago. Intentsitate handiko jarduera fisikoa egiten duen orok kontrolak egin behar ditu, berariazko probak eginez, ez dakien baina izan ditzakeen patologiak baztertzeko.

  • Medikuntzaren eta kirolaren arloko galdera sorta egingo zaie, eta elektrokardiograma bat, atsedenean.

  • Gero, kiroleko esfortzu proba bat egingo zaie, laguntza biomedikoarekin, entrenamendu prozesurako; azken helburua da kirol errendimendurik hoberena lortzea, entrenamendu intentsitateak zehaztea eta lehiaketa erritmoak kalkulatzea.

  • Halaber, zerbitzu horrek aukera emango du errendimendu txikiaren balizko seinaleak edo gehiegizko entrenamenduaren sindromea aztertzeko, eta entrenamendurako egokitzapen kardiobaskularrak aztertzeko aukera egongo da.

Lesioen errehabilitazioko eta fisiologiako zerbitzu berria kirol lizentzien aseguruetan sartu ohi ez diren eta berehala trata daitezkeen lesioekin lotuta dago.

Izendatutako kirolarien biografiak eta argazkiak webgune batean bilduko dira, www.kirolaraba.eus webgunean hain zuzen, eta aitorpena egingo zaie 2022ko Kirolaraba galan.

Kirola Kirola Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi