Foru Aldundia | 2022 12 19

AETko Gabonetako antzerki eta zirku tailerretarako izena emateko epea zabalik

Urteko ikastaroen azken bi hiruhilekoetan izena eman daiteke oraindik, plazak libre baitaude

Gasteiz, 2022ko abenduaren 19a. Arte Eszenikoen Tailerrak oporraldietan izaera ludikoa duten monografikoak eskaintzen ditu haurrentzako eta gazteentzako. Alde horretatik, antzerki eta zirku tailer bat antolatu du Gabonetan, eta izena emateko epea irekita dago.
6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako tailerra abenduaren 26tik 30era egingo da, 10:00etatik 13:00etara, euskaraz eta gaztelaniaz, Errege Katolikoen egoitzan.
Matrikulazioa egoitza nagusian egiten da, eta kontsultak 945.284.542 edo 945.285.645 zenbakietan egin daitezke, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara edo tae@araba.eus helbidean.
Informazio gehiago: Más información: https://www.kulturaraba.eus/eu/-/tae-gasteiz-taller-de-circo.
Ohiko ikastaroak
Urtarrilean hasiko da AETren urteko ikastaroen bigarren hiruhilekoa. Oraindik ere posible da azken bi hiruhilekoetarako izena ematea plazak libre dauden taldeetan. Adibidez, astearteetako Errota kaleko 3-5 urteko taldea, Errege Katolikoen kaleko 6-10 urteko talde elebiduna edo larunbatetako Errota kaleko 6-10 urteko taldea.
Informazio gehiago: https://tae.araba.eus/es/home

Foru Aldundia Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi