Kultura | 2025 06 30

Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa ireki du

Berrikuntza gisa, helduentzako "Inprobisazio teknikak" izeneko ikastaro berri bat erantsi da

Gasteiz, 2025eko ekainaren 30a  – Gaur aurkeztu da TAE Araba Arabako Arte Eszenikoen Tailerraren 2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Urtero bezala, eskolak prestakuntza eskaintza zabala eta askotarikoa eskainiko du adin guztietarako, hau da, 3 urtetik helduarora arte.
Berrikuntza nagusien artean, nabarmentzekoa da helduentzako ikastaro berri bat sartu dela, "Inprobisazio teknikak" izenekoa, zeinak antzerki tresnak eta gorputza lantzekoak konbinatuko baititu. Astearteetan emango da, 18:00etatik 21:00etara.

TAE Arabak ikastaroen ohiko egiturari eutsiko dio, adinaren eta mailaren arabera egokituta:

•    Haurrak eta gazteak:
Prestakuntza hiru adin tartetan antolatzen da: 3-5 urteko taldeak; 6-10 urteko taldeak eta 11-14 urteko taldeak, eta gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez lan egingo dute.
•    Gazteak (15-18 urte):
Oraingoan ere "Gazteentzako antzerki taldeak" egongo dira. Talde horietan, talde lana sustatzen da, eta interpretazioaren eta norberaren sorkuntzaren aukerak eta magia aurkitzen dira.
•    Helduak eta 15 urtetik gorako ikasleak elkarrekin arituko dira "Antzerki musikalean".
"Hastapeneko" eta "Aktore prestakuntzako" ikastaroen eskaintzari eutsiko zaio (azken horrek 9 ordu/asteko ordu karga murriztua du).

Matrikulazioa irekita dago jada, eta linean egin behar da, www.tae.araba.eus webgunearen bidez, eta datorren irailaren 8ra arteko epea dago; zalantzak argitzeko, telefonoz ere jar zaitezkete harremanetan 945 28 45 42an, edo mezu bat bidalita tae@araba.eus helbidera.

Matrikula eskaera: 2025eko ekainaren 27tik irailaren 8ra
•    Onartuen zerrendak argitaratzea: irailaren 9a
•    Matrikula egitea: irailaren 10etik 16ra
•    Ikasturtearen hasiera: 2025eko urriaren 1a


TAE Arabak hainbat kuotatan ordain daitezkeen urteko tarifa publikoak aplikatzen ditu, eta murrizketak aurreikusten ditu honako hauentzat:

•    Familia ugariak (kategoria orokorra): % 20
•    Familia ugariak (kategoria berezia): % 50
•    Matrikulatutako bigarren seme-alabatik aurrera: % 20
•    Langabetuak: % 20

•    DSBEa edo BGDa jasotzen duten pertsonak % 20
•    % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak: % 20
•    Genero indarkeriaren biktima diren emakumeak eta beren seme-alabak: % 20
________________________________________

Informazio gehiago
Gentzane Martínez de Cestafe (Komunikazioa)
📧 comunicacion@porpolteatro.com
📞 945 28 45 42

Kultura

Prentsa oharra

Jaitsi