Foru Aldundia | 2021 12 13

"Kirolaraba 2021" aintzatespen banaketa

Dina Abouzeiden, Olga Jiménezen, Juanma Uruñuelaren, lau kluben, etorkizun handiko 24 kirolariren eta 35 enpresa laguntzaileren lana aintzatetsi du fundazioak

Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a. Gaur egin da, Araban kirola sustatzen eta garatzen laguntzen duten pertsonak, enpresak eta kirolariak ikustarazteko eta “Kirolaraba 2021” aintzatespenak emateko ekitaldia.

Bertan izan dira, besteak beste, Ramiro González diputatu nagusia eta Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatua.

Aintzatespenak

  • Inklusibitatearekiko konpromisoa: Dina Abouzeid, badminton inklusiboa.

  • Berdintasunarekiko konpromisoa: Olga Jiménez, kazetaria.

  • Kudeaketarekiko konpromisoa: La Blanca kluba.

  • Ibilbidea:

    • Gazteiz Mendi Kluba: sorreraren 50. urteurrena.

    • Amurrio Txirrindularitza Kluba: sorreraren 50+1. urteurrena.

    • Peña Vitoriana Tenis Kluba: sorreraren 50+1. urteurrena.

    • Juanma Uruñuela: arbitroa gurpil aulkiko saskibaloiko sei Paralinpiar Jokotan eta munduko sei txapelketatan.

  • Etorkizun handiko 24 kirolari.

  • Arabako kirolarekin konprometitutako 35 enpresa.

Gainera, Kirolaraba Fundazioak webgune berri bat estreinatu du, non etorkizun handiko kirolariak eta babesle pribatuak ikusgarriago baitaude. Bertan, goi mailako klubek eta kirolariek arrakastengatik lor ditzaketen laguntza ekonomikoen berri emango da. http://www.kirolaraba.eus/   

Foru Aldundia Kultura Diputatu nagusia Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi