Kultura | 2021 09 13

Foru Aldundiak 3 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Lamuza jauregia zaharberritzen eta irisgarritasuna ematen

  • La intervención revitalizará el jardín interior y el Salón de los Cristales.
  • Cristina González: “Queremos que la ciudadanía de Llodio pueda disfrutar el Palacio Lamuza como centro cultural y docente cómodo, moderno y accesible, y que sienta orgullo de un edificio histórico restaurado con mimo”.

Laudio, 2021eko irailaren 13a.- Arabako Foru Aldundiak 3 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Laudioko Lamuza Jauregiaren barnealdea zaharberritu, egokitu eta irisgarritasuna ematen, laudioarrei kultura, hezkuntza eta prestakuntza jarduerak egiteko gune "enblematiko, eroso eta praktiko" bat eskaintzeko. Asmo handiko esku hartze honetako obrak datorren urtean lizitatu eta esleituko dira.

Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko foru diputatuak eta Gaizka Camino Arkitektura Zerbitzuaren buruak ia 4.000 metro koadroko azalera eraikia duen eraikina zaharberritzeko oinarrizko proiektua aurkeztu dute gaur Laudioko kasinoan egindako prentsaurrekoan.  Esku hartze horretaz gain, iaz ere higiezinaren estalkiak eta fatxada berritu ziren, 2,8 milioi euroko aurrekontuarekin.

“Lamuza Jauregia berritzen guztira 6 milioi euro inbertituko ditugu bi fasetan, Laudioko herritarrek hezkuntza eta kultura jardueretarako zentro gisa erabil dezaten erosotasunez, irisgarritasunez, praktikotasunez … eta, gainera, bertako elementu baliotsuenak gordetzeko mimoz zaharberritutako eraikin historiko batekin harro egon daitezen ", azaldu du Cristina Gonzálezek.

Foru Gobernuak datozen asteetan lehiaketara aterako ditu oinarrizko proiektua garatzen duen gauzatze proiektuaren idazketa lanak, eta, ondoren, kontratatu egingo ditu, obrak 2022an lizitatu eta adjudikatu ahal izateko.  

Lamuza Jauregia zaharberritzeko oinarrizko proiektuak eraikinaren barruan egin beharreko esku hartze multzo bat zehazten du, haren funtzionaltasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, kontuan hartuta irakaskuntza eta kultura zentroaren erabilera izaten jarraituko duela.   Esku hartze horien lehen helburua banaketa funtzionala hobetzea da, "Jauregiaren hegalak lotuko dituzten eta eraikinari ikuskera bateratua emango dioten ibilbide berriekin". Orain hegalak zatikatuta eta komunikaziorik gabe daude”.

"Funtsezko helburuetako bat da Lamuza jauregia eraikin guztiz irisgarri bihurtzea, bi sarbideko igogailu berri baten bidez, desnibelak kenduz, zoladura batzuen kota aldatuz, arrapala txikiak erabiliz eta mugikortasun urriko pertsonentzako komun irisgarri berriak eraikiz. Proiektuak, gainera, korridore ardatz handi bat proposatzen du, jauregiaren mutur bat bestearekin lotzeko ", azaldu du Gonzalezek.

Aurreikusitako esku hartzearen ardatzak dira, era berean, baliozko elementuak eta apaingarriak zaharberritzea (jatorrizko zurezko eskailerak eta burdina forjatuzko barandak, estaldura zeramikoak, tximiniak, ate batzuk, etab.); gelak hobetzea zoladurei, hormei eta sabaiei dagokienez; instalazio elektrikoak, iturgintzakoak, segurtasunekoak eta berokuntzakoak eguneratzea; eta kontsumo txikiko aparatuekin argiztapena berritzea.  

Kristalen Aretoa eta barruko lorategia

Foru diputatuak azpimarratu duenez, proiektuaren helburuetako bat "barne lorategia eta barruan dagoen Kristalen Aretoa biziberritzea da. Espazio berezi horrek bere izaera unitarioari eutsiko dio, banaketarik gabe, harreretarako, aurkezpenetarako eta erakusketetarako areto egoki gisa. Gauza askotarako erabil daiteke … tokiko produktuak sustatzeko, hala nola txakolina eta gazta, inguruko erakundeen eta enpresen ekitaldietarako, Aiarako industria produktuen erakusketak egiteko…”.

Erabilerei dagokienez, esan bezala, proiektuak eutsi egiten die irakaskuntzari eta prestakuntzari lotutako erabilera orokorrei, bai eta kulturari ere, haren adierazpen anitzetan. Eraberritze lanak hasi arte, Lamuza jauregian euskara eskolak (euskaltegia), KZ-gunea (ordenagailu aretoa), pintura artistikoko, zeramikako eta zura zizelkatzeko lantegiak, joste eta dantza eskolak eta haur ludoteka egon dira. Hainbat elkarteren egoitza ere bazen.

Arabako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du jendaurrean Lamuza Jauregiaren barrualdea zaharberritzeko proiektua, goizean Laudioko Udaleko zinegotziekin eta herriko kultura elkarteekin proiektuaren edukiaren berri emateko bilera bana izan ondoren. Oinarrizko proiektua udal teknikariekin elkarlanean zehaztu da azken hilabeteetan. 

Foru erakundea da Lamuzako parkeko eraikin guztien jabea, 'Etxe nagusia' deitutakoarena izan ezik (Musikaren Etxea, Kasinoa eta Lamuza Jauregia), baita lorategi espazioena ere, eta erabilera Laudioko Udalari laga dio duela 40 urte baino gehiagotik. Erabilera lagapen horrek etorkizunean ere jarraituko du, bi erakundeen arteko hitzarmenak sinatuta.

Cristina Gonzálezek, amaitzeko, Foru Gobernuak Laudiorekin eta Aiararekin duen "konpromisoa" nabarmendu du. “Aurreko legegintzaldiaren hasieran, 2015ean, hartu genuen Lamuza parkeko eraikuntza historikoak Laudioko herritarrentzat lehengoratzeko konpromisoa, gune hori hiriko gizarte eta kultura jardueraren eragile bihurtzeko, baita Aiara bisitatzen dutenentzako turismo erakargarri ere. Konpromiso hori bete egin da gaur”.

"Lehendabizi, Musikaren Etxea birgaitu eta zaharberritu dugu, eta, gero, Kasinoa – biak aurri egoeran zeuden duela sei urte –, baita urmaela eta lorategietako forjatuak ere. Eta berriki, Lamuza Jauregiaren estalkia eta fatxada zaharberritu ditugu. 2016tik 6 milioi euro baino gehiago inbertitu ditugu, eta orain beste 3,1 milioi inbertituko ditugu Lamuza Jauregiaren barrualdea zaharberritzen eta irisgarritasuna ematen. Konpromisoak eta ekintzak eskutik doaz”.

Lamuza Jauregia Urkixoko markesen egoitza izan zen, eta 1879 eta 1930 artean eraikin ezberdinen handitze bezala sortu zen, XVIII. mendeko etxe nagusi barroko batetik abiatuta. Eraikina goi-oligarkiako bizitegirako aisialdi multzo baten zati da, 13 hektarea inguruko lorategi eremu baten barruan kokatua. Bertan kasinoa, antzerki aretoa, euskal pilotako frontoia, urmael artifiziala eta hainbat estilotako lorategiak zeuden.

Kultura Kultura Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Foru Administrazioaren foru diputatua

Cristina Gonzalezen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi