Foru Aldundia | 2022 03 15

Foru Gobernu Kontseiluan onartutako gaien laburpena

  • Gobernu Kontseiluak Foru Aldundiak 2023ko Frantziako Tourreko Grand Depart-eko antolakuntzarekin bat egitea onartu du.
  • Nekazaritza ingurumeneko praktikak eta nekazaritza ekologikoa egiten dituzten ustiategientzako laguntzek 1.520.000 euro izango dituzte.
  • Foru Aldundiak 1.490.000 euroko laguntzak onartu ditu muga naturalak edo mendi-mugak dituzten eremuetako nekazaritza-ustiategietarako.
  • Foru aldundiak lurraldeko Ibilbide Berdeen Sareko 1.142 kilometroren kontserbazio eta mantentze lanak kontratatzeko lizitazioa egingo du.
  • Foru Aldundiak 441.000 eurorekin bultzatuko du kuadrilletako eta udaletako turismo sustapena.
  • Foru Aldundiak kirol federazioentzako laguntzen deialdia aterako du, 365.000 euroko zenbatekoarekin, iaz baino 25.000 euro gehiago.
  • Kultura ondare higiezina zaharberritzeko dirulaguntza onetsi da, ia 300.000 euroko zuzkidurarekin.
  • Foru Aldundiak 54.700 euro bideratu ditu Vicente Abreu Elkarteen Federazioaren egoitza mantentzera.
  • Gasteiztik kanpo minbiziaren aurkako tratamendua hartzen duten haurrak dituzten familiei laguntzen die Arabako Foru Aldundiak.
Foru Aldundia Instituzionala Diputatu nagusia

Prentsa oharra

Jaitsi