Foru Aldundia | 2022 01 20

Helena Resano, Diego Losada eta Manu Sánchez, Arabaren eta Gasteizen enbaxadore turistiko berriak

Kazetariek lurraldeko erakargarri turistikoei balioa eman diete FITURen

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 20a.- .- Helena Resano ‘La Sexta Noticias’ saioko aurkezlea, Diego Losada TVEko" Telediario Fin de Semana" saioko gidaria eta Manu Sánchez Antena 3ko goizeko albistegietako esataria dira Arabaren eta Gasteizen enbaxadore berriak 2022an. Kazetariek “ilusioz eta harrotasunez” hartu dute gaur izendapen hori, eta lurraldeko natura, ondare eta gastronomia baliabideak nabarmendu dituzte.

"Enbaxadore" berriak probintziari lotuta daude Gasteizko Telebistaren Jaialdiaren (FesTVal) hainbat aurkezpen eta ekitalditan parte hartzeagatik, eta, hain zuzen ere, Diego Losada aurkezlea izan zen 2021. urtean Jaialdiaren amaierako galan. Bestalde, Manu Sánchezek Gasteizko “Ponle freno “ lasterketan ere parte hartu du, trafiko istripuak murrizteko helburuaz sentsibilizatzeko lasterketan.

Helena Resanok adierazi duenez, Gasteiz "oso ezezaguna" da, eta hiri beraren barruan "hainbeste paisaia desberdin egotea" nabarmendu du. Diego Losadak, berriz, "Gasteizko jendearen karisma eta berotasuna" azpimarratu ditu; izan ere, hirian egiten den FesTVal jaialdiari esker, telebistako profesionalek "ikus-entzuleen feedbacka jaso dezakete". Manu Sánchezek esan du Gasteizko eta Arabako enbaxadore izatea "ohorea" dela, eta "harro egoteko modukoa maila pertsonal eta profesionalean".

            Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak enbaxadore berrien izenak eman dituzte jakitera gaur eguerdian, Nazioarteko Turismo Azokako (FITUR) Euskadiren erakustokian egindako ekitaldian. Ekitaldi horretan, Cristina González bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak eta Maider Etxebarria Ekonomia-Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotziak parte hartu dute.

Cristina Gonzálezek eta Maider Etxebarriak Gasteiz eta Araba sustatzeko eta ezagutzera emateko FesTVal jaialdiak egiten duen lan garrantzitsua nabarmendu dute Joseba Fiestras zuzendariak gidatutako ekitaldian. Gure sustapen estrategiaren helburua gure natura, ondare historikoa eta gastronomia ezagutaraztea da, eta helburu hori errazagoa da Helena Resano, Manu Sánchez eta Diego Losada profesional ospetsu eta ezagunekin.

Profesional ezagunak

‘Enbaxadore'  berriak  irratian eta telebistan ibilbide arrakastatsua izan duten profesional ezagunak dira. Helena Resanok (Iruñea, 1974) eguerdiko “La Sexta Noticias" albistegia aurkeztu zuen, Cadena SERen, Telecincon eta TVEn kateetan jardun ostean; izan ere, TVEn Leticia Ortiz ordeztu zuen garai hartako Asturiasko Printzearen emaztegaia zela adierazi zenean. Resanok zuen ikus-entzunezko lan onenaren Manos Unidas saria jaso zuen 2000. urtean, RTVEren Canal 24 horas kanaleko "La tierra de todos" erreportajeagatik.

            Diego Losadak (A Coruña, 1985) TVEren asteburuko Telediario gidatzen du Lara Siscar-ekin batera. Aldez aurretik, programa hauetan ere egin zuzen lan: La Noche en 24 horas programan Vicente Vallés-ekin, La 1ko goizeko Telediaron eta RTVEko España Directon eta Telemadrid kateko Telenoticias 1 saioan. Manu Sánchezek (Moratalla, Murtzia, 1968), bestalde, goizeko albisteak aurkezten ditu Antena 3en, urte askoan kate horretan bertan kiroletako aurpegi ezaguna izan eta COPEn 17 irrati denboraldi egin ondoren.

            Era berean, Manu Sánchez aurpegi nabarmenena da ‘Ponle Freno’ lasterketan, Atresmediak trafiko istripuetan biktimarik ez egotea lortzeko egin duen ekimenaren barruan.

            Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta FesTVal jaialdiak lankidetzan dihardute Arabako hiriburua eta lurraldea lehen mailako helmuga turistiko gisa kokatu nahian, telebista jaialdiaren kanpo proiekzioa eta ikus-entzunezkoen sektoreko bertoko zein nazioko profesional ezagunen gomendioak baliatuz. Bada, lankidetza horren fruitu dugu “Enbaxadoreak” proiektua.

            Iaz Alberto Chicote sukaldariburuak eta Mamen Mendizabal kazetariek Arabako eta Gasteizko baliabide turistikoen sustatze lanak egin ondoren, Helena Resanok, Diego Losadak eta Manu Sánchezek haiengandik jaso dute oraingoan “enbaxadoreak” izateko lekukoa, beste ekitaldi batzuetan Matías Prats, María Escario, Roberto Brasero, Sandra Golpe, Jon Sistiaga, Sandra Sabatés eta Jesús Álvarez komunikatzaile ezagunek egin zuten bezala.  

Foru Aldundia Turismoa Enplegua, Merkataritza, Turismoa eta Foru Administrazioaren foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi