Kirola | 2021 09 01

Gaur hasi da kiroleko hiru dirulaguntzatarako izena emateko epea

  • Goi-mailako kirolarientzako laguntza, joan-etorrietarako klubentzako laguntza eta kiroleko prestakuntza teknikorako laguntza dira.
  • Guztira, 65.000 euro bideratu dira hiruren artean, eta epeak 14 eta 15 egunekoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 1a. Gaur hasi da Ana del Valek zuzentzen duen Kultura eta Kirol Sailak onartu berri dituen hiru dirulaguntzatarako izen emate epea.

Lehenengoa, "Goi-mailako kirolarientzako laguntzen 2021eko deialdia", 20.000 eurokoa da. Xedea da bere kirol jardueraren lehiaketa maila gorenetan parte hartzen duten kategoria absolutuetako Arabako kirolari federatuei laguntzak ematea arautzea. 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitartean izandako entrenamenduek eragindako gastuen zati bat finantzatzeko dira laguntza horiek. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 5.000 euro jaso ahalko ditu. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da, 13:00etan.

Argibide gehiago hemen: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/064/2021_064_02069_C.pdf

Bigarrena, "Kirol klub eta elkarteentzako dirulaguntza lerro baten deialdia, 2020-2021 denboraldiko kadete eta gazteen joan-etorrietarako", 30.000 eurokoa da. Dealdiaren xedea da Arabako kirol federazioei atxikita dauden kirol klub eta elkarteekin lankidetza aritzea, kadete eta gazte taldeek 2020-2021 denboraldian lehiaketetan parte hartzeko egiten dituzten joan-etorrietan. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 14an amaituko da, 13:00etan.

Argibide gehiago hemen: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/081/2021_081_02624_C.pdf.

Hirugarrena, "2020-2021 denboraldian egindako kirol prestakuntza teknikoko jardueretarako dirulaguntzen deialdia", 15.000 eurokoa da. Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskinean jasotako kirol modalitate edo diziplinetatik edozeinetako kirol titulu ofiziala eskuratzea helburu duten kirol prestakuntza teknikoko ikastaroak egiteak eragindako gastuak ordaintzeko. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da, 13:00etan.

Argibide gehiago hemen: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2021/085/2021_085_02709_C.pdf.

Kirola Kirola Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Ana del Valen adierazpenak

Prentsa oharra

Jaitsi