Kultura | 2021 04 12

Kultura Bizia gunea, lurraldeko kulturarako eta herritarrentzako eremua

  • Erakundeek eta kultura eragileek abian jarri dute Iradier Arena, apiriletik irailaren bukaera arte 600 pertsonarentzako ikuskizunak antolatzeko asmotan, segurtasun neurri zorrotzekin.
  • Baieztaturik daude talde hauek: Gatibu, La Excavadora, Crim, Talco, The Potes, The Baboom Show, Mambo Jambo eta Lágrimas de Sangre.
  • Hainbat arlotako, hala nola musikako, eszena-arteetako edo ikus-entzunezkoetako 30 kultura eragile baino gehiagok osatzen dute Kultura Bizia.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 12a. Gaur Ignacio Aldecoa Kultura Etxean “Kultura Bizia Gunea” aurkeztu da. Leku horretan, lurraldeko hainbat kultura eragilek, Kultura Bizia elkartearen pean antolaturik,  mota guztietako kultura ekitaldiak antolatu ahal izango dituzte 600 pertsonarentzat, apiril honetatik irailaren bukaera arte, erakundeen eta Laboral Kutxaren babesarekin, besteak beste, une bakoitzean behar diren osasun neurri guztiak eta gizarte distantzia gordez.

Hauek parte hartu dute aurkezpenean: Ana del Val, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua; Paco Galve, Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zurendaria; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Daniel Solana, Basquetour-en zuzendaria; Kepa Koldo Ortiz de Urbina, Laboral Kutxako komunikazio arduraduna, eta Javier Sagastume, Kultura Biziaren presidentea.

Gune hori erakundeen arteko lankidetzari eta erakundeen eta kultura eragileen arteko entzute aktiboari esker sortu da, beharrezkoa zelarik segurtasun eta entzule kopuruaren aldetik lehendik zeuden beste areto batzuek testuinguru jakin horretan ahalbideratzen ez zituzten baldintzetan programatzeko modua ematen zuen eremu bat izatea.

Horrela, erakundeek azpiegitura eta azpiegiturarako laguntza jartzen dituzte, eta eragileek programatu eta ikuskizunak eskainiko dizkiete herritarrei.

Ekitaldi baieztatuak

San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenez apirilaren 27rako eta maiatzaren 1erako erakundeek antolatu eta joan zen astean jada jakinarazitako ekitaldiei, eguna baieztaturik daukaten kontzertu hauek gehituko zaizkie, oraingoz:

  • maiatzaren 15a: La Excavadora + Crim.

  • maiatzaren 22a: Talco + The Potes.

  • maiatzaren 29a: Gatibu.

Hemen eros daitezke sarrerak: www.kulturabizia.eus.

Kultura Bizia Guneak programazio iraunkorra izango du. Izan ere, itunduta daude, nahiz eta oraindik eguna zehaztea falta izan, The Baboom Show, Mambo Jambo eta Lágrimas de Sangre taldeak, besteak beste, eta haren web orrian eta haren komunikazio zerbitzuaren bitartez, gainerako ekitaldien berri emango da.

Oharrari erantsita, elkarteko kideei buruzko informazioa doa.

Kultura Kultura Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua

Prentsa oharra

Jaitsi