Foru Aldundia | 2025 07 17

Arabako Errioxako Mahats-bilketako Ardo Jaien Lehiaketaren 32. edizioko sariak banatuko dituzte

Eltziego herria berriro nabarmendu da 2025eko Mahats-bilketa Sarien ardo lehiaketan, bost sari eskuratuta

Laguardia, 2025eko uztailaren 17a
Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko Nekazaritza arduradunak diren Amaia Barredo eta Noemi Aguirre, hurrenez, hurren, bertan zeudela, Arabako Errioxako Mahats- bilketaren Jaiaren 32. Edizioko sariak Eltziegoko FOS upategietan banatu dituzte. Antolatzaileek lehiaketa udara aurreratu dute lehenengoz, helburu bikoitzarekin: mahats-bilketaren hasiera goiztiarrak sarien banaketa udazkenaren amaierara arte atzeratzea saihestea eta lehiaketaren berezko garrantzia eta berezitasuna nabarmentzea, izaera eta egutegi propioa emanez.

Upeltegiek lehiaketako berrikuntzak babestu dituzte, eta aurreko edizioetako laginen antzeko kopurua aurkeztu dute. Oraingoan, 240 inguru izan dira, bederatzi kategoriatan banatuta, eta horietatik zazpi lehiaketa-fasera igaro dira. Sarien banaketa aztertuz gero, nabarmentzekoa da edizio hau bereziki anitza izan dela: hogeita bat sariak hamahiru herritako hemezortzi upeltegitan banatu dira. Sari bat baino gehiago hiru upategik lortu dute soilik, eta Arabako Errioxak lehen zazpi sarietatik sei bereganatu ditu..

Lehiaketan, beste behin ere, Jatorrizko Deituraren txoko guztietako ardoek hartu dute parte. Horixe da, han zuzen ere, hitzordu honen berezitasun nagusietako bat: ehun urtetik gorako deitura honetako hiru azpieremuetako upeltegiek batera lehiatzeko aukera izatea. Horrek guztiak Errioxa JDKren termometrorik onena bihurtu du lehiaketa. Aurten, gainera, dastatzaileek aurkeztutako ardoen kalitate handia goraipatu dute. Horren erakusgarri azken erabaki liskartsua izan da: Urteko Ardo Beltzen kategorian bi bigarren sari banatu behar izan dituzte, epaimahaiaren puntuazio-baremo guztien arabera, bi laginak parekatuta bukatu ondoren.
 

Foru Aldundia Nekazaritza

Prentsa oharra

Jaitsi